apirila 25, 2024
=> ZORIONAK LANDER!
apirila 19, 2024
=> Baratzaren gure proiektua Dunboara iritsi da.
ASMAKIZUN TAILERREAN sortutako gure baratzerako BANKALA DUNBOA LHKO ikastetxera iritsi da.- PROIEKTUAREN aurkezpena eta elkarlana LHko ikasleekin. Klikatu ondoko irudian argazki guztiak ikusteko.
apirila 05, 2024
=> ERASMUS + POOL
Finlandia, Transilbania eta Italiako ikasle batzuk Euskal Kulturan murgildu dira martxoaren 17tik 23ra. Korrikan parte hartzeaz gain, Euskal Dantzak eta Herri Kirolak ikasi dituzte eta danborrada jo dute. "Using Open Data to study the environment" taillera egin dute eta kima-aldaketaren ondorioak ikusi dituzte Copernicus programa europearra erabiliz. Zumaiako Flyscha ere bisitatu dute.
=> ERAMUS + JOBSHADOWING
Proiektu berriak egiteko zubiak eraikitzeko martxoaren 13-14ean Irla Reunioneko Moises Santiago irakaslearen bisita jaso dugu Lauaizetan. Moisesek Saint Paul herriko Lycée Louis Payen ikastetxean egiten du lan. Bere bisitan gure hezkuntza sistema ezagutzeko aukera izan du. Baita gure Erasmus proiektuak parte hartu duten ikasleen eskutik.
=> ERASMUS + ACQUA
Martxoaren 4tik 11ra Lauaizetako 17 ikasle Sizilian egon dira ERAMUS + ACQUA proiektuarekin. Proiektu honen helburua atzerriko hizkuntzak praktikatzea eta urari buruzko hausnarketa egitea da. IES LAUAIZETA IKASTOLA BHI eta Siziliako Mazara de Vallo hiriko Liceo "G.G. Adria - G.P. Ballatore" artean egiten da. Urtean zehar ikasleak izen berdineko eTwinning proiektu paralelo batean elkarnean aritzen dira eta gehiegizko arrantza, kutsadura, beroketa klimatikoa eta ur kirolak ari gara lantzen. Mugikortasunean zehar, ikasleek ingurua ezagutzeko aukera izan dute, baita arrantzako tradizioak eta teknikak eta CNR institutan egiten ari diren azken ikerketak ere. Apirilaren 13tik 20ra hango 13 ikasle era bi irakasle Lauaizetan jasoko ditugu.
martxoa 21, 2024
=> 23. KORRIKA. Harro Herri
martxoa 08, 2024
=> MARTXOAK 8 LAUAIZETAN 2024.
martxoa 03, 2024
=> LAUAIZETAKOAK LILATOIAN
martxoa 01, 2024
=> SAHARA HERRIAREN ALDEKO JANARI BILKETA
Saharako Lagunen Elkarteak, aurten berriz ere, elikagai bilketaren kanpaina antolatu du. Lauaizeta Ikastola BHI komunitateko kideek bat egin dugu kanpaina honen xedearekin.
otsaila 26, 2024
=> ENERGIAREN EGUNA 2024
ENERGIAREN EGUNA
2024-2-14
Lauaizeta BHI (Donostia)
Askotan, gauzak falta zaizkigunean jabetzen gara duten garrantziaz.
Otsailaren 14an, institutuko energia-iturriak moztu genituen eta eurek gure egunerokotasunean duten presentziaz eta garrantziaz jabetu ginen.
ITZALTZEA
POBREZIA ENERGETIKOA
INFLAZIOA
EMPRESAK ABERASTEN
Energiaren gaia 1. saioan eta azken saioan landu genuen.
1.saioan, egunerokotasunean “ENERGIA” zertarako erabiltzen dugun eta erabilera hori modu jasangarrian egiten dugun hausnartu genuen.
Gainera, hainbat gairi buruz eztabaidatu genuen, azkenaldiko albisteei erreparatu ondoren:
Inflazioa eta urte hasieran emandako fakturen igoerak
EAEk duen mendekotasuna, autohornikuntza soilik %10ekoa izanik
EAEn ematen den energia berriztaezinen gehiegizko erabilera
Pobrezia energetikoa .
Azken saioan, berriz, energiaren inguruan dauden AUKEREZ eta IRTENBIDEEZ aritu ginen:
Egunerokoan energia/dirua aurrezteko trukoak
Donostian hartzen ari diren neurriak (eguzki-plakak…)
Pobrezia energetikoari aurre egiteko aukerak (bonoak, eraikinak hobetzea…)
Komunitate energetikoak
Gela bakoitzeko ekoordezkariek eguzki-plaken funtzionamendua erakutsi zieten gelakideei eta institutuan energia aurrezteko gela bakoitzean egindako proposamenak jaso zituzten.
Ikusi genuen moduan, energiari dagokionez, aurrerapauso handiak eman beharko ditugu bizitza hobeagoa eta planeta jasangarriago bat eduki nahi baditugu.
Egunerokoan, institutuan, ikasleok zein irakasleok ditugun ohiturak hobe ditzagun!!!
PIZTU KONTZIENTZIAK ETA EKIN!!!
otsaila 18, 2024
=> FERNANDO MORILLO idazleari elkarrizketa
Aurten DBH2ko ikasleengana etorri da Fernando Morillo idazle azpetiarra, eta Euskara ikasgaian irakurritako Abbadiaren Sekretua liburuaren inguruan aritu ziren. Hala, Sormen Tailerreko MArkel Borreguero eta Aritz Azpeitia ikasleek auker aparegabea izan zuten idazlea elkarrizketatzeko.
=> ESKOLAKO SUKALDEAN (3) - Radio Polloe Irratia - Brownia
📻Radio Polloe Irratiko ESKOLAKO SUKALDEAN! 🍽 🍽 🍽 🍽
Oraingoan Sormen Tailerreko Aritz, Maddi eta Imanol arituko dira Browniea nola egiten den azalduz.
=> ESKOLAKO SUKALDEAN (2) - Radio Polloe Irratia - Browniak
📻Radio Polloe Irratiko ESKOLAKO SUKALDEAN! 🍽 🍽 🍽 🍽
Oraingoan Sormen Tailerreko Gabrielle eta Laia arituko dira Browniea nola egiten den azalduz.
=> ESKOLAKO SUKALDEAN (1) - Radio Polloe Irratia - Bizkotxoa
Iritsi da 📻Radio Polloe Irratiko 📻 2. podcasta!
Oraingoan ESKOLAKO SUKALDEAN! 🍽 🍽 🍽 🍽 sartu dira Sormen Tailerreko ikasleak eta Ingek eta Garazik azalduko digute nola egin beharko dugun Bizkotxoa.
otsaila 11, 2024
=> IHAUTERIAK 24
Ostiral honetan Ihauteri jaia ospatu dugu Lauaizetan. Hemen duzue bizitako giroa erakusten duen argazki eta bideo sorta.
otsaila 05, 2024
=> INAUTERIAK LAUAIZETAN 2024
otsaila 01, 2024
RADIO POLLOE IRRATIA
(Irudian sakatu)
Gaia: SAN TOMAS EGUNA LAUAIZETAN 2023ko abenduaren 21a
Bueltan da Lauaizeta BHIko irratia!!! Ta lehen podcast-a labetik atera berria!!!📻📻📻
Entzun al zenuten Lauaizeta ikastetxean nola ospatu genuen San Tomas eguna? Giro ederra izan genuen eta halaxe jaso eta kontatu ziguten DBH4ko Sormen Tailerreko ikasleek.
Entzun!
Eta gogoan izan! Laster, 2. podcasta izango duzue eta!! Gora Radio Polloe Irratia!!📻📻📻
urtarrila 15, 2024
=> UDALEKO TEKNIKARIEN BILERA
Lauaizetako ekoordezkariak diren 1B gelako Liah P. eta 3C gelako Nora U. ikasleak Udaleko teknikariekin egindako bilerara batu ziren pasa den urtarrilaren 10ean.
urtarrila 12, 2024
=>SAHARAREN ALDE JANARI BILKETA.
Saharako Lagunen Elkarteak, aurten berriz, elikagai bilketaren kanpaina abian jarri du . Jada janari eta konpresa bilketarekin hasiak dira.
abendua 21, 2023
=> ERASMUS + MEM proiektua
3. mailako frantseseko ikasleak Metz hiriko Collège Jules Lagneau proiektukideekin elkarlanean aritu dira abenduan. Besteak beste, proiektuaren helburuak: