azaroa 30, 2021

=> LAUAIZETATIK TOK! EUSKARAZ BIDEO LEIHAKETA.

 

Hastear da Euskararen Hamabostaldia Lauaizeta Ikastolan!

Abenduaren 3an hasi eta abenduaren 13a  bitarte, LauaizetaTIK ... TOK! lehiaketa  izango da abian. Klikatu hemen eta ikusi lehiaketaren oinarriak.
3
Ondo pasatzeko tarte bat atera, lagunartean bideotutorial orijinal eta umoretsua sortu euskaraz eta parte hartu!!
Sari gozagarriak dituzue zain!
3
ANIMATU!

azaroa 12, 2021

=> WATERPOLO. 4. MAILA

 

4. DBHko ikasleak waterpolo eta igeriketa artistikoko lau saio izan dituzte gorputz hezkuntza saioetan. Hona hemen 4.Dkoen waterpolo partidaren zatitxo bat! 



=> ERASMUS +

 Erasmus + "BREIZHEUSKADI" kideen lehenengo kontaktua bideokonferentzia bitartez.


azaroa 07, 2021

=> EUROPAKO KALITATE ZIGILUA

 Pasa den ikasturteko eTwinning bi proiektuek Europako Kalitate Zigilua lortu dute.

Gure ikasleen lana Europako maila gorenean saritu dute.
Zorionak parte-hartzaile guztiei!




azaroa 05, 2021

=> EKAINBERRIRA BISITA, PALEOLITOA. 1DBH.

 

Aste honetan zehar, eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ekain Berriko lezea bisitatu dugu DBH 1. mailako ikasleekin. Historiaurrearen gaia borobiltzeko, Zestoan kokatutako lezeetara gerturatu gara UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak ikusi eta gure  arbasoen bizi ohiturak ezagutzera. Helburua Gizarteko klaseetan historiaurreari buruz ikasitakoa sakontzea izan da. Bertan, kobazuloaren erreplika bisitatu dugu eta hainbat tailer burutu ditugu. Hauetan, paleolitoko gizakien antzera sua, ehiza eta labar margoak egin ditugu.

Primerako goiza pasa dugu. Argazkiak ikusteko klikatu goiko irudian.

azaroa 02, 2021

=> eTwinning EUROPEAN S'CAPADE

 2.B-ko ikasleek Badajozeko eTwinning EUROPEAN S'CAPADE proiektuko bazkideak ezagutu dituzte.