azaroa 05, 2021

=> EKAINBERRIRA BISITA, PALEOLITOA. 1DBH.

 

Aste honetan zehar, eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ekain Berriko lezea bisitatu dugu DBH 1. mailako ikasleekin. Historiaurrearen gaia borobiltzeko, Zestoan kokatutako lezeetara gerturatu gara UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak ikusi eta gure  arbasoen bizi ohiturak ezagutzera. Helburua Gizarteko klaseetan historiaurreari buruz ikasitakoa sakontzea izan da. Bertan, kobazuloaren erreplika bisitatu dugu eta hainbat tailer burutu ditugu. Hauetan, paleolitoko gizakien antzera sua, ehiza eta labar margoak egin ditugu.

Primerako goiza pasa dugu. Argazkiak ikusteko klikatu goiko irudian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina