ekaina 29, 2022

=> 21-22 IKASTURTEKO AZKEN JAIA

Gaur, 21-22 ikasturteko azken eguna izan da eta horri  eta 4. mailako ikasleei agurra egiteko jaia ospatu dugu Lauaizetan. Hemen duzue egunak eman duenaren zatitxo bat. 

Ondo pasa oporrak!

=>ARGAZKIAK<=



=> BAKE HARI IZPIAK


Donostiako Lauaizeta ikastola BHIko DBH 4. Mailako ikasleak 'Bake Hari Izpiak eta Memoria Historikoa' izeneko proiektuan aritu dira. Gizarten, 1936ko Gerra edota gerraondoan gertatutakoak aztertu dituzte, gertatu zena akademikoa ez den beste modu batean ikasteko eta jakiteko, bi bandoen arteko elkar-laguntzak, bake hari izpiak hain zuzen ere, aurkitu nahian. Era berean, ikasleak donostiarrak izanik ere, aiton-amonek duten euskara desberdinez ohartu dira. Transkripzio eta itzulpenetan euskara eta gaztelania landu dituzte.

____________________

2021-2022 Ikasleen bidelagun izan dira Xabier Baztarrika, Nerea Errazti eta Nora Santamaria, Gizarte, Euskara eta Gaztelera irakasleak, hurrenez hurren. 

2020-2021 Ikasleen bidelagun izan dira Xabier Baztarrika eta Leire Gallastegi, Gizarte eta Euskara irakasleak, hurrenez hurren.

2019-2020 Ikasleen bidelagun izan dira Xabier Baztarrika eta Leire Gallastegi, Gizarte eta Euskara irakasleak, hurrenez hurren.

____________________

Aguado Alonso, Iker https://youtu.be/EC_Wyxw4k0Y 

Aguilar Baquedano, Jefferson Noel https://youtu.be/dgCA2Mfjzy0 

Aierdi Ibazeta, June https://youtu.be/VxRbvxKzyRk 

Altuna Martinez, Aritz  https://youtu.be/XJlW6YlISa0 

Apeztegia Gomez, Ruth https://youtu.be/FdZY5jEGBuc 

Aranguren Cordón, Mara https://youtu.be/iK2BpnHgshM 

Artetxe Indabe, Anne https://youtu.be/R_swEw7yOG4 

Auzmendi Berzosa, Aitor https://youtu.be/D3wyWd81cFA 

Ayala Feliu, Lucia https://youtu.be/SECU0MSEO-w 

Benito Rodríguez, Andrea https://youtu.be/DXvPwFFVdyQ 

Betelu Mencía, Unax  https://youtube.com/watch?v=teNCYmSDjY0&feature=share 

Bueno Martín, Nahia https://youtu.be/f4LoKV_aAK0 

Cáceres Iturbe, Markel   https://www.youtube.com/watch?v=6hfAXqStXL0 

Chiodi Rodríguez, Luca https://youtu.be/4HAGa82oZA4 

Cobo García de Noriega, Marian https://youtu.be/rmkkusjHkd8   

Cortés Barcena, Nerea-Li https://youtu.be/28JStCIE1s4 

Curtu Ganzarain, Paul https://youtu.be/9zi_kLAx8DU 

Eizagirre Ribeiro, Amaia https://www.youtube.com/watch?v=Eirjq1-8xhk 

Gábarri Jiménez, Yaiza https://youtu.be/ewTvvcFjsEg 

González Serna, Izaro https://youtu.be/vNQY9-qszY4 

Gualoto Zambrano, Ismael https://youtu.be/PAlQDmnG1ic 

Herrera Lucas, Udane https://youtu.be/6XxZdeudDW4 

Ibáñez Oñate, Ibon https://youtu.be/JxTDKcg6Qsg 

Irigarai Zulueta, Lucas https://www.youtube.com/watch?v=IsjcZO8P_KM 

Irurozki Sarasola, Adur https://youtu.be/czkK3PdoMQc 

Jauregi Atela, Enara https://youtu.be/ay1aSnvmwjQ 

Jauregi Maiz, Manex https://youtu.be/_BLzbvtW_q0 

Jiménez Ormazabal, Oinddi https://youtu.be/9DAfPBr8Um0 

Lekube Antolín, Ane https://youtu.be/hHGcCa7yEQ4 

López de Samaniego García, Ekain https://youtu.be/3lmhCWOV45A 

Madinabeitia Irizar, Andrei https://www.youtube.com/watch?v=_--R3E2S_yY 

Martín Rodríguez, Ane https://youtu.be/pbFx7SdMXqw 

Martínez Mínguez, Nora https://www.youtube.com/watch?v=_LJsGps5mzk 

Martin-Fontecha Saborido, Danel  https://youtu.be/myFUMYjZeHk 

Mikeo Zabal, Elene  https://youtu.be/oYEFgDr3n4c 

Morales Avila, Alana https://youtu.be/o92RugbsvxA 

Morán Sánchez, María https://youtu.be/89mDYtvmS9w 

Olano Gárate, Nahia  https://youtu.be/t_AAao6Pwq4 

Orejuela Martinez, Juan Camilo https://youtu.be/OO5gQUqQwdE 

Otegi Aranguren, Eider https://youtu.be/pwqL96jRco4 

Peluaga Martínez, Oier https://youtu.be/NcAc1SJxKc8 

Rubio Carrión, Markel https://youtu.be/gzaEphHngRc 

Rueda Gutiérrez, Iker https://youtu.be/REBCanv8fB0 

Sesma García, Leire Wei https://youtu.be/T-m9dvrUQLY 

Solorzano Ordoñez, Itziar Milena https://youtu.eb/9a_9nzm2BcM 

Susperregi de Lucas, Beñat https://youtu.be/KQ7Q16_c8dU 

Torra Mendizabal, Joana https://youtu.be/QVlzF4ZCukE 

Urrestarazu Aizpurua, Peru https://youtu.be/9oMbjWwcVo0 

Usabiaga Gurutzeaga, Jon https://youtu.be/s0DSzJGI1kE 

Zulaika Esteban, Maite https://youtu.be/bH0-g4cF6eM 


ekaina 21, 2022

=> 3. MAILAKOAK LIZARRAN

2021-22 ikasturteari amaiera borobila emateko, hirugarren mailakoak Lizarrako kanpinean izan ziren. Hemen duzue, bertan nola ibili diren erakusten duen bideoa.



ekaina 16, 2022

=>4. MAILAKOAK, AGUR!

 


Ikasturte amaierarekin batera, beste ikasle talde batek Lauaizeta utziko du. Ondo joan dakizuen desiratzea besterik ez zaigu geratzen. Biba zuek!

ekaina 08, 2022

=> URPEKARITZA LAUAIZETAN

 


Lauaizetako Gorputz Heziketa mintegiak aktibo darrai blog honetan orain ere! Piragua hartu eta arraunean, olatuetan surf egiten hara eta honera; eta hori gutxi balitz, ur azpitan ere jardun dute. Esperientzia paregabea izan dela diote. Igerilekuan aritu dira. Hurrengo ikasturtean itsasoan egiteko erronka bota dute lau haizetara. Hori, hurrengorako utzita...ea oporrak iristen diren!



ekaina 03, 2022

=> DONOSTIAKO ESKOLA AGENDA 2030

DONOSTIAKO ESKOLEN ARTEKO

FOROA ETA UDAL FOROA


Joan den martxoaren 30ean Kristina enea parkean Donostialdeko eskola ezberdinetako ikasleak elkartu ginen 21/22 ikasturteko Agenda 2030eko eskolen arteko foroan.

Bertan, eskolan landu den “zelai, larre eta landare itsutasuna” gaiaren inguruan lan taldeetan , eskola ezberdinetatik sortu diren hobekuntza proposamenak landu  eta eztabaidatu ondoren  udal foroan aurkeztuko diren proposamenen aukeraketa  eta aurkezpena egin zen. 

Ondoren, maiatzean, Donostiako udal ordezkariekin elkartu ziren ikasleak.

Guztia giro ederrean egin zen.



ekaina 01, 2022

=> RUTH ETA JUNEREN MIKROIPUINAK

Pasa den larunbatean Koldo Mitxelena lehiaketaren sari banaketa izan zen. Hemen dituzue sarituak izan ziren Ruthen eta Juneren mikroipuinak.



EGONEZINAK AKATU

Zoragarria, hori pentsatu zuen amak bere haurra ikustean. Goizean, gosaria prestatu, haurra eskolara eraman, eta lanera joan. Ateratzean, haurraren bila eskolara joan, eta etxera bueltatu. Egun astuna izan zen baino umea ikusten zuen bitartean ez zuen egonezinik. Han zeudela senarraren oihua entzun zuen: "Zer egin duzu?". Emakumeak gizonari begiratu zion irribarre batekin, aingeru irribarre batekin, eta galdetu zion: "Maitia, ez al zaizu gure semea zoragarria iruditzen?". Gizonak ezin zuen ikusten zuena sinistu, bere emazteari labana kendu eta lurrean odoletan zegoen haurrari korrika hurbildu zen. Emazteari begiratu zionean labana berriro eskutan zeukan “Maitia, zu ere zoragarria zara”


EGILEA: Ruth Apezteguia Gomez (4B)



______________________



ILUNTASUNA

Katu beltza nuen nire atzetik. Haren begi berdeek antzeman zuten nire beldurra. Etxera iristeko irriketan, katuak ninduen babes. Iluntasunean barrena, ikusi nuen nire burua. Bidea luzeegia zen, amaiera gabekoa. Gure arteko konexioak, lehendik ezagutuko bagina bezala sentiarazi ninduen. Horrek, urduritasuna lasaitzen lagundu zidan; konturatu nintzenean jada, bizilagunen etxe ondoan nengoen. Katuak, harengan arreta guztia jartzearen ondorioz, bide ilunaren beldurrak uxatzea lortu zuen. Ama etxeko atean zegoen, nire zain. 

- Zertan ari zinen, asko tardatu duzu! -ahapeka urduri amak. 

Atzera begiratu eta katuaren begi berdeek zuhaitz artean nabarmentzen ziren, guri begira. Aitaren begi berdeak ziren. 


EGILEA: June Aierdi Ibazeta (4D)