abendua 21, 2023

=> URTE BERRI ON!

 



=> SANTOMAS EGUNA 23

Ondo pasa oporrak. Urte berri on!

 => ARGAZKIAK<=


=> ERASMUS + MEM proiektua

 3. mailako frantseseko ikasleak  Metz hiriko Collège Jules Lagneau proiektukideekin elkarlanean aritu dira abenduan. Besteak beste, proiektuaren helburuak:


- Memoria historikoa.
- Atzerriko hizkuntzak.
- IKTak.
- Europako hezkuntza sistemak.
- Europear hiritartasuna.

Emozioz beteriko astebete Metzen igaro ondoren eta bueltako bidaia arintzeko asmoz Pariseko hainbat toki esanguratsu ezagutzeko aukera ere izan dute.








=> BIHOTZ URDINA PROIEKTUA

"BIHOTZ URDINA" PROIEKTUA- ENERGIARI BURUZKO TAILERRA

Abenduaren 15ean "Bihotz Urdina" proiektuko Joseba eta Mertxe etorri ziren Eskola Agenda 30eko 7.GJH-aren inguruan, hau da "energia jasangarria"ren inguruan, DBH4. mailako ikasleei tailer bat ematera. 

Ikasleak oso gustura aritu ziren Josebari entzuten lehendabizi eta talde-lanean gero.












 



abendua 12, 2023

=> MIKOLOGIA ERAKUSKETA.


 3 mailan Plastika arloan mikologia erakusketa jarri dugu ikastetxeko sarreran. Gehiago ikusi nahi? Klikatu irudian.

abendua 04, 2023

=> EUSKARAREN EGUNA LAUAIZETAN

 Sekulako antolaketa prestatu zuten 4. mailakoek eta Lauaizetako ikasle guztiek parte hartu zuten herri kiroletan eta dantzetan Euskararen Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko. Giro ona eta parte hartzailea. Biba zuek! 






azaroa 24, 2023

=> GREBA FEMINISTA OROKORRA

 Azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorrarekin bat eginez, Lauaizetako langile talde batek argazki hau partekatu du.



azaroa 16, 2023

=> POOL proiektuarekin Leccen

    4. mailako ikasle talde bat Italiako Lecce herrian izan da aurreko astean. 

    Egonaldia Erasmus+eko POOL proiektuaren barruan kokatzen da.
    Proiektuak hizkunzta gutxituen lanketa du ardatz, eta egonaldi honen bitartez Italiako Puglia lurraldean hilzorian dagoen Griko hizkuntza ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek.
    Leccek harrera bikaina egin digu eta gure ikasleek bizipen ahaztezinak ekarri dituzte.
    Iada Finlandia, Transilvania eta Italiako gure lagunei harrera egiteko gogotsu gara, Martxoan jasoko bait dugu euren bisita.








iraila 30, 2023

=> 1. MAILAKOAK ARANTZAN

 Irailaren 25, 26 eta 27an Lauaizetako DBH.1eko ikasleek  ikasturteari  hasiera  emateko  irteera egin dute. 

Honetan pare bat egun eman dituzte Arantzan.  Nafarroko herria gertutik ezagutu eta bertako aterpean lo egin dute. Bi egun horietan, ikasleek gozatu dute antolatutako jardueretan parte hartuz, eguraldia zoragarria izan dela eta.



=>ARGAZKIAK<=

iraila 25, 2023

=> LAUAIZETAKO ERASMUS ARDURADUNAK REUNION IRLAN

 

Lauaizetako Erasmus arduradunak Nazareteko zuzendaritzakoekin batera Reunion Irlan daude lankidetza zubiak eraikiz.







ekaina 22, 2023

=> AZKEN EGUNA. AGURRA ETA JAIALDIA.

 

Urtero moduan 4DBH-ko ikasleei agurra egin  eta azken eguneko  jaialdia ospatu genuen 21ean. 

Giro jatorra, dantza garaikidea, musika  zuzenean, agurrak, etab.

Nahia eta Juan, iazko ikasleak etorri ziren dantza eskaintzera, Alaitz eta Ametsekin batera. Milesker!




=>ARGAZKIAK<=




ekaina 20, 2023

=> DBH DANTZAN 2023

Joan den ekainaren 16an, Donostiako Zuloaga plazan, Antigua-Luberri eta Lauaizeta Ikastola institutuetako 1. DBHko ikasleok DBH DANTZAN 2023 ekimena ospatu genuen. Bertan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa Taldearen laguntzaz, hainbat dantza elkarrekin dantzatu egin genuen. Zer esanik ez, primeran dantzatu eta pasa egin genuela eta datorren urteko dantzaldia nolako izango den pentsatzen hasiak garela. Hemen dituzue dantzen bideo batzuk.

Eskerrak Musika Eskolako musikariei!!!!!!

Medioetan ere, azaltzen gara.

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/donostia/2023/06/16/exhibicion-euskal-dantzak-donostia-6936045.html

https://www.antigua-luberri.net/dbh-dantzan/



=> IHES GELA

 DBH 3 eta 4. mailako Euskara Batzordeko kideek ihes-gela bat prestatu dute zuek guztiontzat. Ea hitz ezkutua asmatzeko gai zaretan. 

Sakatu beheko loturan eta has dadila jolasa!





ekaina 19, 2023

=> URUMEA IBAIAREN GARBIKETA

 Joan den maiatzaren 26an DBH1eko 20 ikaslek Urumea ibaiaren garbiketan parte hartu zuten. Oso gogotsu aritu ziren eta ibaiaren egoera geroz eta hobea bada ere, oraindik garbiagoa egoteko saikera egin zuten. Egun polita izan zen eta oso ondo pasa zuten.

ekaina 13, 2023

=> BARATZA

Informatikako ikasleek Baratzaren inguruko webgune bat sortu dute. 
Hona hemen, sarrera:


ekaina 05, 2023

=> ARTIKUTZARA IRTEERA

Joan den maiatzaren 24an, Dibertsifikazio Kurrikularreko 3. eta 4. mailatako ikasleak Artikutzara joan ziren hango ekosistema gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Hainbat jarduera burutu zituzten: besteak beste, basoak identifikatzeko jarraibideak ezagutzeko, Eskaspe errekako uraren kalitatea neurtzeko edota garai batean ikatza ekoizteko zeuden txondorren historia ulertzeko asmoz. Bertako faunaren adierazgarri diren uhandre, zapatari... ukitzeko aukera ere izan zuten.

Jarraian, txangoaren argazki batzuk.

=> ARGAZKIAK <=



maiatza 26, 2023

=> 4. MAILAKOAK ULIAN DANTZAN

 4. mailako musika ikasleek urtean zehar ikasitako dantzen emanaldia egin zuten Uliamendi leku paregabean. Giro ezin hobean dantza eta dantza aritzeaz gain, Uliako historia piska bat eta istorioak ikasi genituen.

Hona hemen egindako bideo batzuk. Gozatu!!!

=> ERASMUS + POOL & OPEN DATA



Finlandiarako 2. mugikortasuna. LEMI herria eta ikastetxea ezagutu dituzte eta ohitura den bezala sauna eta bainua lakuan. Bertako kultura ezagutzeaz gain ederki ari dira pasatzen 3. mailako partaideak.

=>ARGAZKIAK<=

maiatza 18, 2023

=> UDAL FOROA 22-23



=> ZUMAIA. 4. maila

 Joan den Maiatzaren 5ean 4 DBH-ko Biologiako ikasleak Zumaiara egin zuten irteera flysch-a ezagutzera. Eguraldia ezinhobea izan genuen eta oso ondo pasa zuten.

Hona hemen arzgazki batzuk.

maiatza 09, 2023

=> 2. MAILAKOAK ORION

 Maiatzaren 2an eta 3an bigarren mailako ikasleak Orion izan ziren. Eguraldi ona eta giro hobea izan zuten. Hemen duzue argazki sorta bat.


=> PIRAGUA. 3.maila

Aste honetan, 3. mailakoak, piragua ikastaroa egiten ari dira Heziketa Fisikoko saioetan. Gustura eta giro ederrean ibili gara, errepikatzeko modukoa!





maiatza 02, 2023

=> URUMEAREN URAREN KALITATEA NEURTZEKO TXANGOA

Joan zen apirilaren 27an, Dibertsifikazio Kurrikularreko 3. eta 4. mailatako ikasleak, Ametzagaina parketik barrena, Loiola auzora inguratu ziren Urumea ibaiak ingurune horretan duen uraren kalitatea neurtzeko helburuarekin. Neurketa hauek bi puntutan egin zituzten. Lehenengoa, Loiolako plaza parean, eta bigarrena, berriz, Ur Kirolak Arraun Elkartearen inguruan. Bertan, urak daraman fosfato, nitrato edota amoniako kopurua aztertu zuten; baita haren ph-a edota tenperatura neurtu ere, besteak beste. 

Jarraian, egunean ateratako argazki batzuk:



=> ARGAZKIAK <=



martxoa 31, 2023

UDABERRI FESTA(2)


Gaur bukaera biribila eman diogu astean zehar Udaberri Festaren inguruan egindako lanari. Ondo pasa oporrak!

Euskal kanta ezagunen gure bertsioak...


...eta Herri kirol desafioa.

 =>ARGAZKIAK eta BIDEOAK<=

martxoa 24, 2023

=> UDABERRI FESTA(1)

 

Udaberria heldu da Lauaizetara eta hori ospatzeko ostiralerako Udaberri Festa antolatu dugu. 

Udaberriari ongietorria emateko asmotan, Lauaizetako ikasle nahiz irakasleak Udaberri festa izeneko ekitaldia antolatzen aritu gara aste osoan zehar. 

Ikasleak euskal musikagintzara murgiltze aldera, maila bakoitzari hamarkada bat egokitu zaio eta gela bakoitzari, berriz, hamarkada horretako musika-talde bat. Gelaka abesti bat aukeratu dute eta euskarazko bertsio berria sortu. Euskara Batzordekoek bertsio guzti horien aukeraketa egin ondoren, maila bakoitzeko bertsio bat izan da aukeratua. Horiek lehiatuko dira gure Udaberri festan.

Azken egunean, martxoaren 31n, patio garaiaren ostean, egindako lanak zuzenean aurkeztuko ditugu ikastetxeko oholtzan. 

Amaitzeko, herri kirolak eta desafioa izango ditugu. Ikasleak mailaka 6ko taldeetan lehiatuko dira.

Ikasleen lanak ikusi ahal izateko, behean klikatu. 


Argazkietan gure ikasleak Udaberriari kolorea jartzen.