ekaina 28, 2021

=> ERREFUXIATUAK

Ikasturte honetan DBH 2ko ikasleekin errefuxiatuen inguruko lan bat egin dugu. Munduko biztanleria gaiaren barruan herrialde desberdinen artean aurkitu ditzakegun harresiak ezagutu eta errefuxiatuek bizi duten egunerokotasunaren inguruan hausnartzeko okasioa edukiz.
Horretarako ikasleak taldeka jarri dira eta dokumentu desberdinak aztertuz, Siriako errefuxiatuek herrialde garatuetara iristeko bidean bizitza arriskuan zergatik jartzen duten ulertzeko aukera izan dugu. Hemen aurkezten dizueguna lagin bat besterik ez da.
Benetan lan politak aurkeztu dituztela! 

lanak ikusi:  1  2  3  4  5  6  7  8


ekaina 21, 2021

 => EUSKALKIAK EZAGUTZEN 3. MAILAN

Euskal Herriko txoko desberdinetako musika taldeen kantak hartu genituen abiapuntu, haien ezaugarriak jaso, eta euskalki desberdinak identifikatzeko; bukatzeko, lapbook edo hormirudi batzuk egin genituen taldeka, eta, horretarako, hainbat irakasle eta laguni haien euskalkian egiteko eskatu genien. Hona hemen aurrera eraman dugun proiektua bideo batean bildua.


 => KALKULAGAILUA

Bigarren mailan Proportzionaltasuna landu dugu eta horretarako ikasle bakoitzak mugikorrera egokitutako bere kalkulagailua egin du. Hona hemen egin dituzten lanak.





a
a
a