urtarrila 15, 2024

=> UDALEKO TEKNIKARIEN BILERA

Lauaizetako ekoordezkariak diren 1B gelako Liah P. eta 3C gelako Nora U. ikasleak Udaleko teknikariekin egindako bilerara batu ziren pasa den urtarrilaren 10ean.

Ikasturte honetan, 7.GJH landuko dugu. Inguruko auzoko hainbat ikastetxerekin batera, gure auzoetan dauden "Puntu beltzak" aztertzeko eta seinalatzeko lana hartuko dugu Lauaizetan.



urtarrila 12, 2024

=>SAHARAREN ALDE JANARI BILKETA.

 Saharako Lagunen Elkarteak, aurten berriz, elikagai bilketaren kanpaina abian jarri du . Jada janari eta konpresa bilketarekin hasiak dira. 

Lauaizeta Ikastola BHI komunitateko kideek bat egin dugu kanpaina honen xedearekin.
Hemen, Lauaizetan, bihartik urtarrilaren 18 bitarte egingo dugu jasoketa.