apirila 29, 2021

=> SANTA KLARA UHARTEARI BIRA

Egun hauetan 4. mailako ikasleak Santa Klara inguruan ibili dira piraguan. Hona hemen bertan ateratako argazkiak.




apirila 26, 2021

=> KULTUR ASTEA MAIATZEAN LAUAIZETAKO PLASTIKAN


 Maiatzerako antolatu dugu gure ikasleak izandako hiru sortzaileen bisita. Beraien ibilbideaz hitz egingo digute, beraien proiektuak azaldu eta Lauaizetako garaiak ere gogoratuko ditugu. Ainhoa Gutierrez ( Zinema), Irati Albizu (Moda diseinua) eta June Alduntzin (Argazkigintza). Geihago jakiteko klikatu irudian.

apirila 18, 2021

 => FERNANDO MORILLO IDAZLE AZPEITIARRA GUREAN

Udaberriko oporren ondorengo lehen astean, apirilaren 14an, Fernando Morillo idazle azpeitiarra etorri zitzaigun bisitan 3. mailakoei. Esperientzia berezia eta aberasgarria izan zen eskaini ziguna, arrazoi askorengatik. Ez ohikoa izan zen bildu ginen tokia; izan ere, Ametzagaina parkean egin genuen hitzordua, eskolako lau hormen artean egin beharrean, eta ez ohikoa izan zen haren hitzaldia. Haren liburu bati buruz edo idazle esperientziari buruz hitz egitea zen espero zitekeena, baina oso bestelako esperientzia biziarazi zigun. Kontakizun eta kontakizun artean, dinamika desberdinak eginez, gure barrura begiratzera gonbidatu gintuen, gure beldurrak, lotsak, inseguritateak, ahultasunak, erronkak, ametsak... zein diren azalean sumatzeraino. Ikasleek asko gozatu zuten saioarekin. Eskerrik asko, Fernando!




apirila 15, 2021

 => ERASMUS + 3Dko LOGOA



apirila 13, 2021

 => PETER ROBERTSEN EMANALDIA


Aste santua baino lehen 2. mailakoak Peter Robertsen emanaldia ikusten egon ginen Intxaurrondo Kultur Etxean.  Alkoholaren gaia antzerkiaren-mimoaren bidez aztertu zuen. 
Ikuskizuna Donostiako Udalak bultzatutako Mimarte programaren barruan kokatzen da. DBHko ikasleei zuzendutakoa eta gazteen alkohol kontsumoa prebenitzea du helburu. Peter Roberts mimo ezaguna da ikuskizunaren gidaria.

http://www.teatromimo.com/Lauaizeta_Ikastola_21/Lauaizeta_Ikastola_21/Paginas/Lauaizeta.html#0


apirila 11, 2021

 => LAUAIZETAKO 4DBHKO IKASLEEK SAN TELMO MUSEOAN ETA KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN EGINDAKO BISITAK

2021eko martxoaren 23an eta 26an, Gizarte mintegiak antolaturik, 4DBHn landutako gaiekin zerikusia duten bi erakusketa ikustera joan ginen. 


    1) KM Kulturunean, Auschwitzeko kontzentrazio
    esparruari buruzko erakusketaren bisita gidatua izan genuen. 


http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/erakustaretoa-/erakusketak/2785-seeing-auschwitz 



2) San Telmo Museoan, Sigfrido Koch Bengoechea argazkilariaren Gerra zibilari buruzko erakusketa ikusi genuen. Paneletan zegoen informazioa oinarri hartuta, galdera batzuk erantzun behar zituzten. Galderen erantzunak binaka edo hirunaka sakelako telefonoaren bitartez egin behar zituzten.


https://www.santelmomuseoa.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=13018&Itemid=69&lang=eu 


_______________________________________

apirila 10, 2021

 => IXABEL, BETI GOGOAN