apirila 18, 2021

 => FERNANDO MORILLO IDAZLE AZPEITIARRA GUREAN

Udaberriko oporren ondorengo lehen astean, apirilaren 14an, Fernando Morillo idazle azpeitiarra etorri zitzaigun bisitan 3. mailakoei. Esperientzia berezia eta aberasgarria izan zen eskaini ziguna, arrazoi askorengatik. Ez ohikoa izan zen bildu ginen tokia; izan ere, Ametzagaina parkean egin genuen hitzordua, eskolako lau hormen artean egin beharrean, eta ez ohikoa izan zen haren hitzaldia. Haren liburu bati buruz edo idazle esperientziari buruz hitz egitea zen espero zitekeena, baina oso bestelako esperientzia biziarazi zigun. Kontakizun eta kontakizun artean, dinamika desberdinak eginez, gure barrura begiratzera gonbidatu gintuen, gure beldurrak, lotsak, inseguritateak, ahultasunak, erronkak, ametsak... zein diren azalean sumatzeraino. Ikasleek asko gozatu zuten saioarekin. Eskerrik asko, Fernando!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina