maiatza 31, 2024

=> KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA. 2024ko irabazleak

Pasa den larunbatean Koldo Mitxelena sari banaketa izan zen, bertan gure ikasle batzuek saria edo aipamen berezia jaso zuten.


           Saridunak: 
     Ane De Dios (1.B) BARRASKILOA poema
     Peru Beloki (2.B) ZOMORROA mikroipuina

           Aipamena: 
     Alain Intxausti (1C)
     Izaro Jauregi (2A)
     Oneka Solana eta Nahia Gurutzeaga (3B)

ZORIONAK GUZTIEI!!





=> ESKOLAKO AGENDA 2030. UDAL FOROA

 

Eskolako Agenda 2030: ikasle ordezkariek esku-hartze planaren emaitzak aurkeztu dizkiote alkateari Udal Foroan


maiatza 22, 2024

=> M17. LGTBI+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17a ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea eta dagozkien eskubideak aldarrikatzea. 
Lauaizetak bat egiten du aldarrikapen horrekin.




 

maiatza 14, 2024

=> FLYSCHERA!!

 Maiatzaren 10ean DBH4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaiako flyschera joan ziren. Algorri zentroan bertako biologia eta geologiari buruzko azalpenak jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bizi diren izaki bizidun desberdinak aztertzera.

Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!








maiatza 13, 2024

=> MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA

Lauaizetak parte hartu du aurten ere igande goizean Donostiako Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxaren 10. edizioan. Jardueretan bildutako dirua paziente eta senideei ematen zaizkien zerbitzuak indartzeko izango da.



maiatza 09, 2024

=> MATEMATIKA ETA TEKNOLOGIA ELKARLANEAN. 2. maila

Gure ingurune hurbilari erreparatzen badiogu, berehala ohartuko gara geometriaren presentziaz. Horretaz jabetzea eta, aldi berean, geometriaz baliatzea izango da  zerbait/norbait omentzeko, oroitzeko, aldarrikatzeko...erabiliko dugun bidearen xedea. 

Horretarako, hausnarketarako gai hau planteatuko diegu: Gure bizitzan hainbat arrazoirengatik badira gugan eragin berezia duten gaiak. Horietako batzuk kezka eta mina sortzen digute, beste batzuk miresmena edo amorrua. Badira aldarrikatu nahi ditugun gaiak edo omendu nahi ditugun pertsonak edo taldeak... 

Hori guztia lantzeko kartulinaz eginiko gorputz geometrikoekin eskultura txikiak (maketak) egin ditugu. 


Ondoren, denon artean horietako bat aukeratu, eta ikastetxeko sarreran kokatuko dugun egurrez eta beira-zuntzaz egindako eskultura handia egiten ari gara...