4. mailako musika ikasleek urtean zehar ikasitako dantzen emanaldia egin zuten Uliamendi leku paregabean. Giro ezin hobean dantza eta dantza aritzeaz gain, Uliako historia piska bat eta istorioak ikasi genituen.
maiatza 26, 2023
=> ERASMUS + POOL & OPEN DATA
Finlandiarako 2. mugikortasuna. LEMI herria eta ikastetxea ezagutu dituzte eta ohitura den bezala sauna eta bainua lakuan. Bertako kultura ezagutzeaz gain ederki ari dira pasatzen 3. mailako partaideak.
=>ARGAZKIAK<=
maiatza 18, 2023
=> ZUMAIA. 4. maila
Joan den Maiatzaren 5ean 4 DBH-ko Biologiako ikasleak Zumaiara egin zuten irteera flysch-a ezagutzera. Eguraldia ezinhobea izan genuen eta oso ondo pasa zuten.
maiatza 09, 2023
=> 2. MAILAKOAK ORION
Maiatzaren 2an eta 3an bigarren mailako ikasleak Orion izan ziren. Eguraldi ona eta giro hobea izan zuten. Hemen duzue argazki sorta bat.
=> PIRAGUA. 3.maila
maiatza 02, 2023
=> URUMEAREN URAREN KALITATEA NEURTZEKO TXANGOA
Joan zen apirilaren 27an, Dibertsifikazio Kurrikularreko 3. eta 4. mailatako ikasleak, Ametzagaina parketik barrena, Loiola auzora inguratu ziren Urumea ibaiak ingurune horretan duen uraren kalitatea neurtzeko helburuarekin. Neurketa hauek bi puntutan egin zituzten. Lehenengoa, Loiolako plaza parean, eta bigarrena, berriz, Ur Kirolak Arraun Elkartearen inguruan. Bertan, urak daraman fosfato, nitrato edota amoniako kopurua aztertu zuten; baita haren ph-a edota tenperatura neurtu ere, besteak beste.
Jarraian, egunean ateratako argazki batzuk:
martxoa 31, 2023
UDABERRI FESTA(2)
Gaur bukaera biribila eman diogu astean zehar Udaberri Festaren inguruan egindako lanari. Ondo pasa oporrak!
Euskal kanta ezagunen gure bertsioak...
...eta Herri kirol desafioa.
martxoa 24, 2023
=> UDABERRI FESTA(1)
martxoa 21, 2023
martxoa 10, 2023
martxoa 05, 2023
DONOSTIAKO LILATOIA
otsaila 28, 2023
2. MAILAKOAK SEGURAN
=> ARGAZKIAK <=
otsaila 17, 2023
otsaila 15, 2023
=> IHAUTERIAK LAUAIZETAN
Ihauteriak ditugu ate joka. Aurten ere, ostiralean mozorro festa egingo dugu.
Dena prest... has dadila desfilea!
otsaila 10, 2023
=> ELIKAGAIAK SAHARAR HERRIARENTZAT
Sahara Lagunen Elkarteak aurrera eraman duen Saharar herriaren aldeko elikagai bilketa kanpainan Lauaizetak ere hartu du parte. Beheko argazkietan, 4. mailako boluntarioak bilketa lanetan ageri dira.
urtarrila 10, 2023
=> ERASMUS + Proiektua: Km 0 GOURMET.
abendua 21, 2022
=> Erasmus + "POOL" LOGO LEHIAKETA
3. mailako ikasleek nazioarteko lehiaketa batean parte hartu dute, proiektuaren logoa aukeratzeko. Aurkeztutako 21en artean, irabazlea 3.C-koa izan da.
abendua 20, 2022
=> KULTUR ASTEA LAUAIZETAN
Aurten ere Kultur astea ospatu dugu hainbat hitzaldi antolatuta. Hizlariak? ikasle ohiak eta baita ere kanpotik etorritako bisitariak, guztiak zoragarriak. Gai eta esperientzi interesgarriak partekatu dituzte 4. mailako ikasleekin: hala nola, Intelijentzi Artifiziala Miren Samaniegorekin; baita ere, Joseba Oncala Filosofia karrerarekin; ondoan, laguna, Gorka Arriola Mekanizatu mundua hurbiltzen; gurekin ere, June Gurrutxaga Biomedikuntza inguruan; hitzen eremutik, Aiora Jaka Itzulpengintzan; eta azkenik, Haizea Aranburu Zuzenbidean.
abendua 19, 2022
=> ERASMUS JARDUNALDIA + 2022 EUSKAL HERRIA
Erasmus jardunaldia + 2022 Euskal Herria. Ikastetxearen egungo proiektuak jardunbide egokien adibide gisa.
abendua 13, 2022
=> BAGERA, BIDEOKLIP LEHIAKETA
Bagerak antolatutako Bideoklip lehiaketan parte hartzea zabala izan du gure ikastetxeak. DBH 1 eta 2. mailako ikasleek lan bikainak egin dituzte eta taldeetako batek ikusleen saria eskuratu du "ITZULERA" lanarengatik. Hona hemen parte hartu duten ikasleak eta beren lanak:
abendua 05, 2022
abendua 02, 2022
=> Erasmus + Km0 GOURMET
Erasmus + programako Km0 GOURMET proiektuan parte hartzen duten ikasleek birtualki ezagutu ahal izan dute beren truke-bikotea. Bidaia prestatzeko beste urrats bat!