urtarrila 29, 2021

 => LEIRE GALLASTEGI ETA GAROA GONZALEZ, IRUTXULOKO HITZAN


Leire Gallastegi eta Garoa Gonzalez, Lauaizetako irakasleak


HEZKUNTZA ETA KALITATEA: ASKOTAN BAT EZ DATOZEN KONTZEPTUAK

Kalitate kontzeptua asko erabiltzen da gure eguneroko jarduneko hainbat esparrutan: airearen kalitatea, jakien kalitatea… Kalitatea bermatzen duten ziurtagiriak ere badaude eta horiek lortzeko hainbat irizpide bete behar ditu ebaluatua edo epaitua izaten den produktuak, zerbitzuak… 

(...jarraitu irakurtzen)




urtarrila 26, 2021

 => ESKOLARAKO ITZULERA COVID GARAIAN

    Aurreko ikasturtea konfinamendu gogorrarekin bukatu ondotik, 2020-2021. ikasturtea ziurgabetasun handiz hasi genuen Lauaizetan ere. Eskaera eta aldarrikapen ugari egin genituen lehen egunetik bertatik gure hezkuntza komunitatearen aldetik Hezkuntzara zein hedabide desberdinetara, eta eskaera horiek guztiek fruituak eman zituzten: jangelarako laguntza, atezain bat gehiago otsaila bitarte, irakasle eta heren gehiagoren lanaldia, 2. mailako gelak handiago bilakatzeko lanak... Bejondeigula! Ezina ekinez egina. 

    Ikasleek berek ere haien ahotsa zabaltzeko ahalegina egin zuten, eta baita lortu ere: 3. mailako ikasleek audio laburrak grabatu eta bidali zituzten irrati desberdinetara, eta bi irratitan eskaini ziguten tartea (Naiz eta Euskadi Irratia); 4. mailako ikasleek, berriz, iritzi artikuluak idatzi zituzten, eta Irutxuloko Hitzan argitaratu zizkiguten.

urtarrila 24, 2021

 => SAN SEBASTIAN EGUNA

San Sebastian eguna pasa da. Aurten COVID-a dela eta, ezin izan dugu ohiko moduan ospatu. Hala eta guztiz ere, saiatu gara ondo pasatzen. 1. mailako ikasleok erreportari lana egin dugu eta hemen dituzue jasotako argazkiak zein bideoak.

Erreportariak: 
1. D-ko Garazi, Arale, Aitor, María, Lucía, Oier, Enaitz, Xabier, Noa, Aiur eta Iria, eta 1. C-ko Amets.

urtarrila 19, 2021

=> ELEFANTEEN ONDOAN DENOK GARA INURRI (Izenburua: Elene Mikeo)


Lauaizetako Ikastola BHIko DBH3ko ikasle guztiak gogor aritu gara lanean, euskal soziolinguistika datuak biltzen Erasmus + Breizheuskadi proiekturako. Gure hasierako asmoa zen bretoientzat euskararen txikitasunari buruzko datuak biltzea, baina, gure harridurarako, konturatu gara ez garela hain txikiak; hizkuntza erraldoien artean elkarbizi behar izateak ekarri digu gutxiagotasun sentimendu hori...


...Hona hemen bildu dugun guztiarekin osatu

ditugun erreportajeak. Lan hauek Twinspace plataformara igo ditugu, eta ikastetxeko web orritik ere ikusgai dituzue.