urtarrila 26, 2021

 => ESKOLARAKO ITZULERA COVID GARAIAN

    Aurreko ikasturtea konfinamendu gogorrarekin bukatu ondotik, 2020-2021. ikasturtea ziurgabetasun handiz hasi genuen Lauaizetan ere. Eskaera eta aldarrikapen ugari egin genituen lehen egunetik bertatik gure hezkuntza komunitatearen aldetik Hezkuntzara zein hedabide desberdinetara, eta eskaera horiek guztiek fruituak eman zituzten: jangelarako laguntza, atezain bat gehiago otsaila bitarte, irakasle eta heren gehiagoren lanaldia, 2. mailako gelak handiago bilakatzeko lanak... Bejondeigula! Ezina ekinez egina. 

    Ikasleek berek ere haien ahotsa zabaltzeko ahalegina egin zuten, eta baita lortu ere: 3. mailako ikasleek audio laburrak grabatu eta bidali zituzten irrati desberdinetara, eta bi irratitan eskaini ziguten tartea (Naiz eta Euskadi Irratia); 4. mailako ikasleek, berriz, iritzi artikuluak idatzi zituzten, eta Irutxuloko Hitzan argitaratu zizkiguten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina