maiatza 27, 2022

=> SURF EGITEN LAUAIZETAN!!

 4. mailako ikasleek surf hastapen ikastaroa egin dute aurten ere. Eguraldi ona eta olatuak ere!  Gehienek zutik jartzea lortu dute!  Poz-pozik ibili dira!  Errepikatzeko gogoz!





=> TRISTTAN MURGI LAUAIZETAN


Maiatzaren 13an Tristtan Murgi, Lapurdiko musikaria, Lauizetan izan zen. Hemen duzue bisita horren tarte bat.



 

maiatza 26, 2022

=> ETWINNING KALITATE ZIGILUA

 2Bko ikasleek eTwinning Kalitate Zigilua lortu dute EUROPEAN S 'CAPADE proiektuagatik. Errekonozimendu honek ziurtatzen du ikasleak gai izan direla:

1. Proiektuaren helburuak lortzeko.

2. Frantzia, Eslovenia, Eslovakia eta Badajozeko ikasleekin lankidetzan aritzea, Escape Game bateratua sortzeko.

3. IKTak erabili dituzte netiketa eta egile-eskubideak kontuan hartuta.

4. Ingelesez ondo komunikatu dira.

 Zorionak guztioi!!!




maiatza 22, 2022

=> 4. MAILAKOEN ERROMERIA

Bideo hauek, Ulian 4. mailako musikako ikasleekin antolatutako erromerian grabatuta daude.







maiatza 21, 2022

=> LAUAIZETAKOAK PIRAGUAN 3DBH

 Urtero bezala Lauaizetako Gorputz Heziketako mintegiak programazio oparoa eskaini digu: dantza, herri kirolak, orientazioa mendian...eta hainbat kirolen praktika. Garaia eta eguraldiari lotuta eta surf saioen zain, piraguan aritu dira 3DBHko taldeak. Hemen, jarraian, dituzue bideoak ikusgai...




maiatza 14, 2022

=> GUGGENHEIM BILDUMA


4. mailakoek  maiatzaren  4an, Guggenheim  museora egindako  bisitan  bildumaren  artelanak  aztertu zituzten. Hona hemen egindakoa:

1) Amaia E.        

2) Anne, Andrea, Leire eta Lucia

3) Arai, Nerea, Udane eta Alana        

4) Aritz, Ruth, Javier eta Peru

5) Beñat, Manex eta Noel        

6) Elene eta Izaro

7) Eva        

8) Enara, Yaiza eta Ane

9) Ibon, Andrei eta Iker        

10) Joana, Jon, Aitor eta Oier

11) June, Eider eta Ane        

12) Leticia

13) Lucas, Danel eta Ekain        

14) Maite Z.

15) Markel R.        

16) Nahia, Maria eta Mara 

17) Nahia, Marian eta Markel        

18) Nora, Milena, Juan eta Ismael 

19) Oinddi, Unax eta Ioritz

=> 4. MAILAKOAK GUGGENHEIMEN

4 DBHko ikasleek, 2022ko maiatzaren 4an, Guggenheim museoa bisitatu dute eta  museoaren bildumaren artelanak aztertu dituzte. Horretarako, paneletan eta webgunean dagoen informazioa oinarri hartuta, galdera batzuk erantzun dituzte. Lana bukatu eta gero, Museoan dauden beste erakusketak ikusteko aukera  izan dute:

  • Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema bezalako arloekin lotzen du.

  • Jean Dubuffet: ospakizun bizia. Erakusketa honetako artelan guztiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection museoen bildumetatik ekarriak dira, eta Dubuffeten hamarkada erabakigarrienetako arte-sorkuntzaren gainbegirada osatua eskaintzen dute.

  • Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak.

=>Argazkiak<=

maiatza 11, 2022

3D ANIMAZIOA SOFTWARE LIBREA ERABILITA

Plastikan sormena garatzeko bide berriak iristen ari zaizkigu etengabe. Software libreak ahalbideratzen digu ekonomia guztietarako librea den softwarea eta eremu digital paregabea. Linux sistema eragilea erabilita, betiko GIMP eta INKSCAPE ahaztu gabe (diseinu grafikoa), OPENSHOT etorri zitzaigun bideoak erraz editatzeko; eta orain, etengabeko garapena duelarik, eta komunitate erraldoia atzean lanean eta ekarpenak egiten, 3D mundurako BLENDER 3 iritsi zaigu: diseinua 3D, arkitektura, irudi errealista, motion graphic delakoa, marrazki bizidunak 2D eta 3D nahastuz, edonolako efektu bereziak, errealitate birtuala...ETA BURURATZEN ZAIZUN EDOZER!

Hemen ikus dezakezue Plastikako blogean publikatutakio azken ariketa 1DBHrako...



maiatza 10, 2022

=> EUROPEAN S'CAPADE eTwinning proiektua

 Lauaizeta, Badajoz, Frantzia, Eslovania eta Esloveniako 100 ikaslek elkarrekin lan egin dute 2021-22 ikasturte osoan zehar. Beren kulturetako elementu esanguratsuenak ezagutu eta partekatu ondoren, elkarlaneko historia bat sortu zuten Rory kuboak erabiliz. Azken lan gisa,  Escape Game hau sortu dute beren istorioan oinarrituta. Ausartzen zara?



_____________________________________________

=> Erasmus +. BREIZHEUSKADI

EUSKALDUNAK MUNDUAN ZEHAR. VXM



maiatza 08, 2022

=> ARANTZA GALDOSi Elkarrizketa

GenEroa Ikuskizunaren barruan, Arantza Galdosi, gure atezainari, elkarrizketa egin diote; eta berak, emakume eta atezain bezala, izan dituen eta dituen bizipenak eta sentimentuak azaldu dizkigu.  Arantzaren esperientzia entzutea oso aberasgarria egin zaigu.

Hona hemen, elkarrizketa bere osotasunean...

=> KIMUAK DANTZA KOLEKTIBOA

Gaur KIMUAK DANTZA KOLEKTIBOA Lauaizetan izan da eta GenEroa ikuskizuna aurkeztu digu. Dantza, olerkia eta bertsoak uztartuz gaur egun, oraindik, neska edo mutila izateagatik bizi izaten ditugun arazoetaz hitz egin digute.  Jaiotzen garenetik jasaten dugun heziketa ezberdinak sortzen dizkigun arazoak dantzaren bitartez ikusteko eta gozatzeko aukera izan dugu.  Bukatzerakoan ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigute eta ikusitakoa hobeto ulertzeko aukera izan dugu.


=> argazkiak <=

maiatza 06, 2022

=> TXORIBOX

Joan den astean Aranzadiko ornitologia sailaren eskutik bi saio gauzatu genituen hegaztien inguruan. Lehen saioan eskolan hegaztien buruzko informazioa jasotzean gain, patio atzean dauzkagun zuhaitzetako kabiak eta jantokiak errebisatzen izan ginen (batean txitak zeuden).Bigarren egunean berriz, Zorroagako parkera gerturatu ginen eta bertako kabiak errebisatzeaz gain, hegaztien eraztunketa saio bat ikusi genuen. Goiza amaitzeko ikasleen arteko zenbait joko egin genituen txori mota ezberdinen izenak ikasten zituzten bitartean. Oso goiz polita izan zen.

=> ARGAZKIAK <=

=> 2. MAILAKOAK ARTIKUTZAN

Aste honetan bigarren mailako ikasleak Artikutzan izan dira. Bertan basoan zehar bisita gidatua izan dute, ingurune natural eder honen ezaugarriak ezagutuz: baso motak, landaretza, bertako txoriak eta bestelako animaliak, ura...



=>argazkiak <=

maiatza 04, 2022

=> ERASMUS + BREIZHEUSKADI PROIEKTUA

Pasa den astean 3. eta 4. mailako frantseseko ikasleek Renneseko L.P. Pierre Mendes FRANCE ikastetxean hizkuntza eta dantza tailer batzuetan parte hartu zuten "Le Circle Celtique" elkarteak lagunduta.



=> + ikusi <=
_______________________

=>EUROPEAN S'CAPADE  eTwinning proiektua


2B mailako ikasleek Badajoz, Frantzia, Slovenia eta Slovakiako proiektukideekin batera idatzi dute historia hau. Helburua istorio honetan oinarritutako Escape Game bat sortzea da. Laster eskuragarri!

=>IKUSI<=


maiatza 01, 2022

=> KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA


Aurtengo Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan gure bi ikasleren lanak hautatu dituzte, mikroipuinaren sailean. 


Ruth Apezteguia 
Gomezek(4B) E kategoriari dagokion saria eskuratu du 'Egonezinak akatu' lanari esker. June Aierdi Ibazetaren 'Iluntasuna' izeneko lanak (4D), berriz, aipamen berezia jaso du kategoria berean.