martxoa 31, 2023

UDABERRI FESTA(2)


Gaur bukaera biribila eman diogu astean zehar Udaberri Festaren inguruan egindako lanari. Ondo pasa oporrak!

Euskal kanta ezagunen gure bertsioak...


...eta Herri kirol desafioa.

 =>ARGAZKIAK eta BIDEOAK<=

martxoa 24, 2023

=> UDABERRI FESTA(1)

 

Udaberria heldu da Lauaizetara eta hori ospatzeko ostiralerako Udaberri Festa antolatu dugu. 

Udaberriari ongietorria emateko asmotan, Lauaizetako ikasle nahiz irakasleak Udaberri festa izeneko ekitaldia antolatzen aritu gara aste osoan zehar. 

Ikasleak euskal musikagintzara murgiltze aldera, maila bakoitzari hamarkada bat egokitu zaio eta gela bakoitzari, berriz, hamarkada horretako musika-talde bat. Gelaka abesti bat aukeratu dute eta euskarazko bertsio berria sortu. Euskara Batzordekoek bertsio guzti horien aukeraketa egin ondoren, maila bakoitzeko bertsio bat izan da aukeratua. Horiek lehiatuko dira gure Udaberri festan.

Azken egunean, martxoaren 31n, patio garaiaren ostean, egindako lanak zuzenean aurkeztuko ditugu ikastetxeko oholtzan. 

Amaitzeko, herri kirolak eta desafioa izango ditugu. Ikasleak mailaka 6ko taldeetan lehiatuko dira.

Ikasleen lanak ikusi ahal izateko, behean klikatu. 


Argazkietan gure ikasleak Udaberriari kolorea jartzen.



martxoa 21, 2023

=> ERASMUS + POOL & OPEN DATA. Transylvania

 CesernĂ¡ton Village (hungariar herri tradizionala) eta Szent Anna sumendi aintzira









=> ERASMUS + POOL & OPEN DATA. Transylvania

 Hungariarren Iraultza Eguna, Martxoak 15





martxoa 10, 2023

=> MARTXOAK 8, LAUAIZETAN


Urtero bezala, aurten ere Martxoaren 8a egun berezia izan da Lauaizetan.




martxoa 05, 2023

DONOSTIAKO LILATOIA

 


Aurten ere, Lauaizetako neska talde batek parte hartu du aldarrikapena eta kirola lotzen dituen XXXIII. Donostiako Lilatoian. Aupa zuek!