martxoak 29, 2021

 => TXORIBOX

TXORIBOX Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatuta ingurumen-heziketa proiektu bat da.
Proiektuaren helburuak betetzera iristeko inguruko naturaz eta bertan ditugun hegaztiez baliatzen da. Horretarako Aranzadiko ikerlariek proposatutako  tailerraren bitartez ikasleek gure ondare naturala gertutik ezagutuko dute.Tailer hauetan habia-kutxak eta  jantokiak eraiki dituzte, eta  eskola inguruko basoan jarri dituzte. Honekin batera www.ornitho.eus aurkeztu da, hegaztien jarraipena nola egiten den ezagutu ahal izateko.

martxoak 28, 2021

 => 2. MAILAKOAK SAN MARKON


Bigarren mailakook goiz pasa egin dugu San Marko aldean. Giro ederra ebaluazioari agur esateko eta oporrei hasiera emateko. Ondo pasa!



=> eTwinning School / eTwinning Ikastetxea

 LAUAIZETA IKASTOLA BHIk "eTwinning School/eTwinning Ikastetxea" zigilua jaso du eTwinning schools / ikastetxeak adibide bikainak dira ikastetxe batek eTwinning-ekin nola hobetu dezakeen erakusteko. eTwinningeko balioak eta pedagogia aktiboki sustatzen dituzte, beren ingurune sozialean erreferentzia-puntu dira eta beste ikastetxe batzuentzako eredu dira.

(=>segi irakurtzen)

martxoak 17, 2021

=> ALTSASU TELESAIL LABURRA. IRUZKINAK 

Lauaizeta Ikastola BHIko 3. mailako ikasleek Asier Urbietaren Altsasu telesail laburra ikusi dute Euskara saioan. Altsasu auzian oinarritutako istorioa ardatz hartutako istorio honek euskal zinemagintzaz eta Euskal Herrian kokatutako gertakizun historikoez hausnartzeko aukera eman digu. Lehen aldia da ikasle GUZTI-GUZTIEN gustukoa izan den euskal fikzio-lan batekin topo egin duguna. Sinesgaitza, ezta? Irakurri ikasleen beren iruzkinak:


3) Beñat Susperregi

4) Elene Mikeo

5) Ismael Gualoto

6) Leire Sesma

7) Nahia Olano

8) Nerea Cortés

9) Andrei Madinabeitia

martxoak 10, 2021

 => LAUAIZETA ALDATU, PATRIARKATUA PITZATU!

M-8 A L D A R R I K A T U !

Ikasturte arraroa, ikasturte berezia, COVIDak baldintzatutako ikasturtea… baina guk, Lauaizetan, Martxoak 8 aldarrikatzeko beharra eta gogoa izan dugu. Ikasle guztien artean, taldeka izan bada ere, M8 ALDARRIKATU esaldia osatu dugu, gelan, horren esanahia aldez aurretik landu dugularik.

Berdintasuna modu ludikoan lantzeko asmoz Gynkana bat burutu dugu, ikasleek gaitasun ezberdinak lantzen dituzten frogak egin behar izan dituzte: emakume hitzarekin hitzak osatu, berdintasuna adierazten duten eskulturak egin, globoak alde batetik bestera eraman…



...Eta eguna bukatzeko bi hausnarketa saio egin dugu, gure helburua denok barruan daramatzagun jarrera matxista horiek guztiak identifikatzea izan da.  

Eskolan eta etxean, etxean eta kalean, kirolean eta aisialdian… eremu guztietan berdintasuna txertatzea ezinbestekoa da!