ekaina 22, 2023

=> AZKEN EGUNA. AGURRA ETA JAIALDIA.

 

Urtero moduan 4DBH-ko ikasleei agurra egin  eta azken eguneko  jaialdia ospatu genuen 21ean. 

Giro jatorra, dantza garaikidea, musika  zuzenean, agurrak, etab.

Nahia eta Juan, iazko ikasleak etorri ziren dantza eskaintzera, Alaitz eta Ametsekin batera. Milesker!




=>ARGAZKIAK<=




ekaina 20, 2023

=> DBH DANTZAN 2023

Joan den ekainaren 16an, Donostiako Zuloaga plazan, Antigua-Luberri eta Lauaizeta Ikastola institutuetako 1. DBHko ikasleok DBH DANTZAN 2023 ekimena ospatu genuen. Bertan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa Taldearen laguntzaz, hainbat dantza elkarrekin dantzatu egin genuen. Zer esanik ez, primeran dantzatu eta pasa egin genuela eta datorren urteko dantzaldia nolako izango den pentsatzen hasiak garela. Hemen dituzue dantzen bideo batzuk.

Eskerrak Musika Eskolako musikariei!!!!!!

Medioetan ere, azaltzen gara.

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/donostia/2023/06/16/exhibicion-euskal-dantzak-donostia-6936045.html

https://www.antigua-luberri.net/dbh-dantzan/



=> IHES GELA

 DBH 3 eta 4. mailako Euskara Batzordeko kideek ihes-gela bat prestatu dute zuek guztiontzat. Ea hitz ezkutua asmatzeko gai zaretan. 

Sakatu beheko loturan eta has dadila jolasa!





ekaina 19, 2023

=> URUMEA IBAIAREN GARBIKETA

 Joan den maiatzaren 26an DBH1eko 20 ikaslek Urumea ibaiaren garbiketan parte hartu zuten. Oso gogotsu aritu ziren eta ibaiaren egoera geroz eta hobea bada ere, oraindik garbiagoa egoteko saikera egin zuten. Egun polita izan zen eta oso ondo pasa zuten.

ekaina 13, 2023

=> BARATZA

Informatikako ikasleek Baratzaren inguruko webgune bat sortu dute. 
Hona hemen, sarrera:


ekaina 05, 2023

=> ARTIKUTZARA IRTEERA

Joan den maiatzaren 24an, Dibertsifikazio Kurrikularreko 3. eta 4. mailatako ikasleak Artikutzara joan ziren hango ekosistema gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Hainbat jarduera burutu zituzten: besteak beste, basoak identifikatzeko jarraibideak ezagutzeko, Eskaspe errekako uraren kalitatea neurtzeko edota garai batean ikatza ekoizteko zeuden txondorren historia ulertzeko asmoz. Bertako faunaren adierazgarri diren uhandre, zapatari... ukitzeko aukera ere izan zuten.

Jarraian, txangoaren argazki batzuk.

=> ARGAZKIAK <=