Gustatuko litzaizueke erabilera anitzeko musuko bat edukitzea? Horrela bada, hemen duzue 2.C-ko Gabriellek eta Ilunek egindako iragarkia. Gustukoa izatea espero dugu!
martxoak 30, 2022
martxoak 28, 2022
=> ETWINNING JARDUNALDIA
Martxoaren 24an IV. ETWINNING JARDUNALDIA ospatu zen Eusko Jaurlaritzan. Lauaizetako irakasleak Amaia Eizagirrek Breizheuskadi proiektua aurkeztu zuen eta iazko 2 Kalitatezko Zigiluak jaso zituen Amaia Agirreren eskutik.
martxoak 08, 2022
=> MARTXOAK 8
aldarrikatu nahi dugu umorez eta gogoz!
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Zuk ere berdintasuna baduzu helburutzat
anitzak garela denok hartu ezazu aintzat
Lauaizetan, Lauaizetan...
Aske bizi, sentitu ta aske maita dezagun!
Ez da zaila, saia zaitez, goza ezazu gau ta egun!
Lauaizetan, Lauaizetan...
Itxurakeriak eta modak ez ditugu nahi.
Zor zaigun begirunea ez dago eta salgai!
Lauaizetan, Lauaizetan...
Azken irrintzia hauxe dugu bota beharra:
feminista izatea da aukera bakarra!
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
martxoak 06, 2022
=> LAUAIZETAKO NESKAK LILATLOIAN
Urtero bezala, aurten ere Lauaizetako neska taldeak 32. Lilatloian hartu du parte.
Aupa zuek!