ekaina 27, 2024

=> IKAS BIDAIA PORTUGALERA

 Ekainaren 16tik 20ra 4. mailako ikasleak ikas bidaira joan ziren Lisboara Salamanca-tik pasaz. Umore horia, kartak, paintball, turismoa eta hondartzaz gozatu ahal izan zuten lagun artean DBH-ko etapari amaiera paregabea emanaz.



ekaina 26, 2024

=> JELOS. GERRAREN KONTRAKO OIHUA


Bigarren mailako ikasleek egin duten eskultura bere lekuan kokatu dugu. Lauaizetako sarreran duzue ikusgai. Proiektu honetan Teknologia eta Matematika elkarlanean batu  eta Hiri-eskultura baten bitartez gerra salatu nahi izan dugu. Gure eskultura honek Jelos izena du, eta gerrak eragiten duen mina eta pobrezia salatu nahi du.


ARGAZKIAK

ekaina 22, 2024

=> DOKUMENTALA EGITEN ARI DIRA EGIA AUZOAN ETA LAUAIZETAN ERE: HEGIA FILMAK.

 


Hegia Filmak kolektiboko (@hegia_fimak) kideak Lauaizetan ibili dira aste hauetan dokumental antropologiko bat grabatzen. Gure ikasle ohia izandako Xabi Abaldek zuzenduta. 
Haien hitzetan, "Egia auzoari egindako omenaldi gisa jaiotako dokumental bat da, bertako jendeari, sinpletasunari egindako oda gisa. Guzti hau Antonio Machadoren olerkien eta ikuspegiaren bidez". "Eta auzoaren funtsezko zati bat bertan bizi diren haur eta gazteak dira, beren komunitatetxikiak sortzen dituztenak eta auzoari arima gazte eta freskoa ematen diotenak". Horregatik, Lauaizetan izan ditugu, gazteen artean nola ikasten, jolasten eta erlazionatzen diren ikusteko. Beren egunerokoan diren bezala ikusteko. "Dokumental honekin auzo zoriontsu eta bizi baten eraikuntzan gazteek duten garrantzia gogoratu nahi dugu. Haurren eta gazteen barreen garrantzia, trabarik gabeko sentimenduen benetakotasuna eta adinari dagokion berezko errebeldia".

ekaina 21, 2024

=> 23-24 IKASTURTEA: AZKEN EGUNA.

 AZKEN EGUNA heldu zaigu eta ikasleak oporretan daude jada. 4 DBHkoek agurra jaso dute eta bide berriak hartuko dituzte. Hurrengo irailean ikusiko gara berriz, gainontzekoekin. Ondo pasa uda!






ekaina 19, 2024

=> DBH DANTZAN DONOSTIAKO PLAZAN

 Joan den maiatzaren 14an Donostiako Axular, La Salle San Luis, Ekintza eta Lauaizetako 1. Dbhkoak Zuloaga plazan elkartu ginen eta dantza ezberdinak egin genituen giro ezin hobean. Ekitaldi irekia zenez, gutaz aparte, jende gehiago parte hartu zuen. Dantza musikarik gabe ia ezinezkoa denez,Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa taldekoek lagundu ziguten. Hona hemen laburpen bideoa.



ekaina 16, 2024

=> POLITKI ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN


Hemen duzue 2. mailakoek Proiektu Komunitarioan Politki elkartearekin egindako proiektuaren bideoa. 


 

https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/erakusketak/intxaurrondo-hamaika-txoko-eus

ekaina 11, 2024

=> LATINEKO BIDEOAK

Latineko ikasleak lan eta lan ibili dira kurtso honetan, baina dana ez da izan rosa-rosae edo puer-pueri deklinabideak ikastea edo "tempus fugit" eta "carpe diem" esamoldeak aztertzea. Gaia oraindik interesgarriago egiteko, bidio entretenigarri batzuk ditugu zuentzat ikusgarri. Erromatar kultura zuentzat gaurkotu/egokitu dute. Espero dugu zuen gustokoak izatea. 






ekaina 03, 2024

=> ULIA MENDIAN ERROMERIA. 4DBH MUSIKA.

Aurten ere, 4. mailako Musika ikasleek erromeria ospatu dute Ulia mendian. Ikasturtean zehar ikasi eta praktikatutako dantzak egin dituzte. Hortaz gain, Uliako historia eta istorioak ikasi dituzte ere.

4. mailako ikasleak ere etorri ziren ikusten ari zareten irudiak hartu eta zuekin partekatzeko. Hurrengo urtean berriz!