abendua 21, 2022

=> STO.TOMAS LAUAIZETAN

 







=> Erasmus + "POOL" LOGO LEHIAKETA

 3. mailako ikasleek nazioarteko lehiaketa batean parte hartu dute, proiektuaren logoa aukeratzeko. Aurkeztutako 21en artean, irabazlea 3.C-koa izan da.

Zorionak txapeldunak!



abendua 20, 2022

=> KULTUR ASTEA LAUAIZETAN

 Aurten ere Kultur astea ospatu dugu hainbat hitzaldi antolatuta. Hizlariak? ikasle ohiak eta baita ere kanpotik etorritako bisitariak, guztiak zoragarriak. Gai  eta esperientzi interesgarriak partekatu dituzte 4. mailako ikasleekin: hala nola, Intelijentzi Artifiziala Miren Samaniegorekin; baita ere, Joseba Oncala Filosofia karrerarekin; ondoan, laguna, Gorka Arriola Mekanizatu mundua hurbiltzen; gurekin ere, June Gurrutxaga Biomedikuntza inguruan; hitzen eremutik, Aiora Jaka Itzulpengintzan; eta azkenik, Haizea Aranburu Zuzenbidean.



abendua 19, 2022

=> ERASMUS JARDUNALDIA + 2022 EUSKAL HERRIA

Erasmus jardunaldia + 2022 Euskal Herria. Ikastetxearen egungo proiektuak jardunbide egokien adibide gisa.




abendua 13, 2022

=> BAGERA, BIDEOKLIP LEHIAKETA

 Bagerak antolatutako Bideoklip lehiaketan parte hartzea zabala izan du gure ikastetxeak. DBH 1 eta 2. mailako  ikasleek lan bikainak egin dituzte eta taldeetako batek ikusleen saria eskuratu d"ITZULERA" lanarengatik. Hona hemen parte hartu duten ikasleak eta beren lanak:


ITZULERA: Maren Ulloa, Laia Rueda, Izaro Jauregi, Nahia Martín, Lore Erauntzetamurgil, Laia Zabala, Nora Ulloa, Erin Cerro, Lide Honsteins, Saioa Delgado, Nahia Gurutzeaga, Maialen Irastorza, Ainire Egaña, Sapna Agirre eta Oneka Solana.


GOGOAK: Alba Agirrezabala, Maddi Biurrun, Ane Fernández de Bobadilla, Irati Fernández de Bobodilla, Malak Erehymy, Irantzu Albizu eta Dunixe Sanz.



KOLPEXabier Navas, Bizitza Ngovene, Uxue Garmendia, Maddi Eizagirre, Izaro Jauregi, Alba Pérez eta Hugo Flores.



IKUSI MENDIZALEAK: Enaitz Pascual, Jon Ulloa, Eneko Gututzeaga, Markel Romero, Ekhi Tolosa, Ander Márquez eta Hodei Ximenez.



 Zorionak parte hartzaile guztiei!! 




abendua 05, 2022

= EUSKARALDIA 2022

EUSKARALDIA. Hitzez ekiteko garaia.




abendua 02, 2022

=> Erasmus + Km0 GOURMET

 Erasmus + programako Km0 GOURMET proiektuan parte hartzen duten ikasleek birtualki ezagutu ahal izan dute beren truke-bikotea. Bidaia prestatzeko beste urrats bat!