abendua 24, 2021

=> 2021EKO AZKEN EGUNA LAUAIZETAN

Urtea amaitzen ari da eta oporrak hartu ditugu. Azken egunean Euskararen egunaren inguruko ekitaldiari amaiera emateko lehiaketen sari banaketa egin dugu. Covid egoera dela eta streaming bidez egin dugu ekitaldia. Ezinezkoa da bideo batean dena erakustea baina lagin moduan balio badu, hemen daukazue...

Urte Berri on!!

=> LAUAIZETATIKTOK

abendua 17, 2021

=> ARGAZKIGINTZA-LAUAIZETA

 Argazkigintza taldeko ikasleak, argazkigintzan trebatzeko hainbat erronka burutzen ari dira. Egindako argazki bildumak eta jardueren azalpenak dituzue ikusgai.


https://sites.google.com/view/argazkigintzalauaizeta




abendua 12, 2021

=> ABIAN DA EUSKARAREN HAMABOSTALDIA

Txalaparta eta albokaren doinuek hasiera polita eman diote gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskararen Hamabostaldiari. 


Ikasleek mezu biziz josi dituzte paretak korridoreak euskaraz alaituz. 


LauaizetaTIK.... TOK! eta Egunean Behin lehiaketak  ere martxan jarri ditugu. Jarri buruak eta irudimena dantzan eta parte hartu. Sari gozagarriak dituzue zai!