ekaina 27, 2024

=> IKAS BIDAIA PORTUGALERA

 Ekainaren 16tik 20ra 4. mailako ikasleak ikas bidaira joan ziren Lisboara Salamanca-tik pasaz. Umore horia, kartak, paintball, turismoa eta hondartzaz gozatu ahal izan zuten lagun artean DBH-ko etapari amaiera paregabea emanaz.



ekaina 26, 2024

=> JELOS. GERRAREN KONTRAKO OIHUA


Bigarren mailako ikasleek egin duten eskultura bere lekuan kokatu dugu. Lauaizetako sarreran duzue ikusgai. Proiektu honetan Teknologia eta Matematika elkarlanean batu  eta Hiri-eskultura baten bitartez gerra salatu nahi izan dugu. Gure eskultura honek Jelos izena du, eta gerrak eragiten duen mina eta pobrezia salatu nahi du.


ARGAZKIAK

ekaina 22, 2024

=> DOKUMENTALA EGITEN ARI DIRA EGIA AUZOAN ETA LAUAIZETAN ERE: HEGIA FILMAK.

 


Hegia Filmak kolektiboko (@hegia_fimak) kideak Lauaizetan ibili dira aste hauetan dokumental antropologiko bat grabatzen. Gure ikasle ohia izandako Xabi Abaldek zuzenduta. 
Haien hitzetan, "Egia auzoari egindako omenaldi gisa jaiotako dokumental bat da, bertako jendeari, sinpletasunari egindako oda gisa. Guzti hau Antonio Machadoren olerkien eta ikuspegiaren bidez". "Eta auzoaren funtsezko zati bat bertan bizi diren haur eta gazteak dira, beren komunitatetxikiak sortzen dituztenak eta auzoari arima gazte eta freskoa ematen diotenak". Horregatik, Lauaizetan izan ditugu, gazteen artean nola ikasten, jolasten eta erlazionatzen diren ikusteko. Beren egunerokoan diren bezala ikusteko. "Dokumental honekin auzo zoriontsu eta bizi baten eraikuntzan gazteek duten garrantzia gogoratu nahi dugu. Haurren eta gazteen barreen garrantzia, trabarik gabeko sentimenduen benetakotasuna eta adinari dagokion berezko errebeldia".

ekaina 21, 2024

=> 23-24 IKASTURTEA: AZKEN EGUNA.

 AZKEN EGUNA heldu zaigu eta ikasleak oporretan daude jada. 4 DBHkoek agurra jaso dute eta bide berriak hartuko dituzte. Hurrengo irailean ikusiko gara berriz, gainontzekoekin. Ondo pasa uda!






ekaina 19, 2024

=> DBH DANTZAN DONOSTIAKO PLAZAN

 Joan den maiatzaren 14an Donostiako Axular, La Salle San Luis, Ekintza eta Lauaizetako 1. Dbhkoak Zuloaga plazan elkartu ginen eta dantza ezberdinak egin genituen giro ezin hobean. Ekitaldi irekia zenez, gutaz aparte, jende gehiago parte hartu zuen. Dantza musikarik gabe ia ezinezkoa denez,Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa taldekoek lagundu ziguten. Hona hemen laburpen bideoa.



ekaina 16, 2024

=> POLITKI ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN


Hemen duzue 2. mailakoek Proiektu Komunitarioan Politki elkartearekin egindako proiektuaren bideoa. 


 

https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/erakusketak/intxaurrondo-hamaika-txoko-eus

ekaina 11, 2024

=> LATINEKO BIDEOAK

Latineko ikasleak lan eta lan ibili dira kurtso honetan, baina dana ez da izan rosa-rosae edo puer-pueri deklinabideak ikastea edo "tempus fugit" eta "carpe diem" esamoldeak aztertzea. Gaia oraindik interesgarriago egiteko, bidio entretenigarri batzuk ditugu zuentzat ikusgarri. Erromatar kultura zuentzat gaurkotu/egokitu dute. Espero dugu zuen gustokoak izatea. 






ekaina 03, 2024

=> ULIA MENDIAN ERROMERIA. 4DBH MUSIKA.

Aurten ere, 4. mailako Musika ikasleek erromeria ospatu dute Ulia mendian. Ikasturtean zehar ikasi eta praktikatutako dantzak egin dituzte. Hortaz gain, Uliako historia eta istorioak ikasi dituzte ere.

4. mailako ikasleak ere etorri ziren ikusten ari zareten irudiak hartu eta zuekin partekatzeko. Hurrengo urtean berriz!


maiatza 31, 2024

=> KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA. 2024ko irabazleak

Pasa den larunbatean Koldo Mitxelena sari banaketa izan zen, bertan gure ikasle batzuek saria edo aipamen berezia jaso zuten.


           Saridunak: 
     Ane De Dios (1.B) BARRASKILOA poema
     Peru Beloki (2.B) ZOMORROA mikroipuina

           Aipamena: 
     Alain Intxausti (1C)
     Izaro Jauregi (2A)
     Oneka Solana eta Nahia Gurutzeaga (3B)

ZORIONAK GUZTIEI!!





=> ESKOLAKO AGENDA 2030. UDAL FOROA

 

Eskolako Agenda 2030: ikasle ordezkariek esku-hartze planaren emaitzak aurkeztu dizkiote alkateari Udal Foroan


maiatza 22, 2024

=> M17. LGTBI+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17a ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea eta dagozkien eskubideak aldarrikatzea. 
Lauaizetak bat egiten du aldarrikapen horrekin.




 

maiatza 14, 2024

=> FLYSCHERA!!

 Maiatzaren 10ean DBH4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaiako flyschera joan ziren. Algorri zentroan bertako biologia eta geologiari buruzko azalpenak jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bizi diren izaki bizidun desberdinak aztertzera.

Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!








maiatza 13, 2024

=> MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA

Lauaizetak parte hartu du aurten ere igande goizean Donostiako Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxaren 10. edizioan. Jardueretan bildutako dirua paziente eta senideei ematen zaizkien zerbitzuak indartzeko izango da.



maiatza 09, 2024

=> MATEMATIKA ETA TEKNOLOGIA ELKARLANEAN. 2. maila

Gure ingurune hurbilari erreparatzen badiogu, berehala ohartuko gara geometriaren presentziaz. Horretaz jabetzea eta, aldi berean, geometriaz baliatzea izango da  zerbait/norbait omentzeko, oroitzeko, aldarrikatzeko...erabiliko dugun bidearen xedea. 

Horretarako, hausnarketarako gai hau planteatuko diegu: Gure bizitzan hainbat arrazoirengatik badira gugan eragin berezia duten gaiak. Horietako batzuk kezka eta mina sortzen digute, beste batzuk miresmena edo amorrua. Badira aldarrikatu nahi ditugun gaiak edo omendu nahi ditugun pertsonak edo taldeak... 

Hori guztia lantzeko kartulinaz eginiko gorputz geometrikoekin eskultura txikiak (maketak) egin ditugu. 


Ondoren, denon artean horietako bat aukeratu, eta ikastetxeko sarreran kokatuko dugun egurrez eta beira-zuntzaz egindako eskultura handia egiten ari gara...





apirila 27, 2024

=> ZORIONAK LANDER!

 Lander Beramendik zilarrezko domina lortu du Valentzian jokatu den gimnasia erritmikoko estatuko txapelketan. 

ZORIONAK LANDER!!

=> ERASMUS + MEM eta ACQUA

 Joan den astean 11 ikasle frantziar eta 13 siziliarren bisita jaso genuen Eramus + MEM eta ACQUA proiektuen barruan. Irteera kulturalez, taillerez eta nazioarteko taldeen lanez betetako astea.




apirila 19, 2024

=> Baratzaren gure proiektua Dunboara iritsi da.

ASMAKIZUN TAILERREAN sortutako gure baratzerako BANKALA DUNBOA LHKO ikastetxera iritsi da.- PROIEKTUAREN aurkezpena eta elkarlana LHko ikasleekin. 

Klikatu ondoko irudian argazki guztiak ikusteko.



apirila 05, 2024

=> ERASMUS + POOL

Finlandia, Transilbania eta Italiako ikasle batzuk Euskal Kulturan murgildu dira martxoaren 17tik 23ra. Korrikan parte hartzeaz gain, Euskal Dantzak eta Herri Kirolak ikasi dituzte eta danborrada jo dute. "Using Open Data to study the environment" taillera egin dute eta kima-aldaketaren ondorioak ikusi dituzte Copernicus programa europearra erabiliz. Zumaiako Flyscha ere bisitatu dute.










=> ERAMUS + JOBSHADOWING

Proiektu berriak egiteko zubiak eraikitzeko martxoaren 13-14ean Irla Reunioneko Moises Santiago irakaslearen bisita jaso dugu Lauaizetan. Moisesek Saint Paul herriko Lycée Louis Payen ikastetxean egiten du lan. Bere bisitan gure hezkuntza sistema ezagutzeko aukera izan du. Baita gure Erasmus proiektuak parte hartu duten ikasleen eskutik.




=> ERASMUS + ACQUA

Martxoaren 4tik 11ra Lauaizetako 17 ikasle Sizilian egon dira ERAMUS + ACQUA proiektuarekin. Proiektu honen helburua atzerriko hizkuntzak praktikatzea eta urari buruzko hausnarketa egitea da. IES LAUAIZETA IKASTOLA BHI eta Siziliako Mazara de Vallo hiriko Liceo "G.G. Adria - G.P. Ballatore" artean egiten da. Urtean zehar ikasleak izen berdineko eTwinning proiektu paralelo batean elkarnean aritzen dira eta gehiegizko arrantza, kutsadura, beroketa klimatikoa eta ur kirolak ari gara lantzen. Mugikortasunean zehar, ikasleek ingurua ezagutzeko aukera izan dute, baita arrantzako tradizioak eta teknikak eta CNR institutan egiten ari diren azken ikerketak ere. Apirilaren 13tik 20ra hango 13 ikasle  era bi irakasle Lauaizetan jasoko ditugu.





martxoa 21, 2024

=> 23. KORRIKA. Harro Herri

 

__________OSTIRALA__________

23. KORRIKAren harira, gure ikasleak Plaza Handin izan dira hormirudi eder bat egiten. Eta bertan bukatu da gaur, gure Korrika.
 HARRO HERRI!





=> ARGAZKIAK <=



__________...ETA LARUNBATA__________







martxoa 08, 2024

=> MARTXOAK 8 LAUAIZETAN 2024.

 


Aldarrikapena eta talde lana, martxoaren 8a egunerokoan bihurtzeko helburuarekin, ikasleek sekulako lana egin dute.

Gaur Martxoak 8 da, emakumearen nazioarteko eguna.
Gu, Lauaizetako talde feministako kideak gara.
Gaur, emakumeok, emakumeak izateagatik bizitza osoan zehar
gainditu behar ditugun oztopoak irudikatu nahi izan ditugu
patioan. Oztopo hauek esnatzen garenetik oheratzen garen
arte topatzen ditugu, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte.
Patiora jeisterakoan sare bat topatuko duzue, bertan gure kide
batzuk daude kartelak eskuetan dituztela. Kartel hauetan
dauden esaldiak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Sare haundi honekin, emakume bati jartzen zaizkion oztopo
guztiak irudikatu nahi izan ditugu. Sare hau egongo ez balitz
askoz errazagoa litzateke patioa zeharkatzea.
Pentsatu ondo, zuetako batzuentzat irakurriko dituzuen
esaldiak esaldi hutsak dira, emakumeentzat, guretzat alegia,
errealitatea da!

Zuek, zeharkatzeko ariketa egingo duzue.
Fijatu zaitezte karteletan, ea gelara igotzerakoan gai zareten
emakumeoi jartzen dizguten oztopo horiek errepikatzeko.

martxoa 03, 2024

=> LAUAIZETAKOAK LILATOIAN

 
Lauaizeta Ikastola BHI-ko neska talde batek, aurtengoan ere, Lilatoiaren 34. edizioan hartu du parte. Kirolaren bidez emakumeak ahalduntzea du helburu ekitaldiak, osasuna, gizarteratzea eta talde-lana sustatuz.



martxoa 01, 2024

=> SAHARA HERRIAREN ALDEKO JANARI BILKETA

Saharako Lagunen Elkarteak, aurten berriz ere, elikagai bilketaren kanpaina antolatu du. Lauaizeta Ikastola BHI komunitateko kideek bat egin dugu kanpaina honen xedearekin.