Martxoak zortzi ditu gaur ta ospatzera gatoz
aldarrikatu nahi dugu umorez eta gogoz!
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Zuk ere berdintasuna baduzu helburutzat
anitzak garela denok hartu ezazu aintzat
Lauaizetan, Lauaizetan...
Aske bizi, sentitu ta aske maita dezagun!
Ez da zaila, saia zaitez, goza ezazu gau ta egun!
Lauaizetan, Lauaizetan...
Itxurakeriak eta modak ez ditugu nahi.
Zor zaigun begirunea ez dago eta salgai!
Lauaizetan, Lauaizetan...
Azken irrintzia hauxe dugu bota beharra:
feminista izatea da aukera bakarra!
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
Lauaizetan, Lauaizetan ez gabiltza ametsetan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina