Gaur KIMUAK DANTZA KOLEKTIBOA Lauaizetan izan da eta GenEroa ikuskizuna aurkeztu digu. Dantza, olerkia eta bertsoak uztartuz gaur egun, oraindik, neska edo mutila izateagatik bizi izaten ditugun arazoetaz hitz egin digute. Jaiotzen garenetik jasaten dugun heziketa ezberdinak sortzen dizkigun arazoak dantzaren bitartez ikusteko eta gozatzeko aukera izan dugu. Bukatzerakoan ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigute eta ikusitakoa hobeto ulertzeko aukera izan dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina