DONOSTIAKO ESKOLEN ARTEKO
FOROA ETA UDAL FOROA
Joan den martxoaren 30ean Kristina enea parkean Donostialdeko eskola ezberdinetako ikasleak elkartu ginen 21/22 ikasturteko Agenda 2030eko eskolen arteko foroan.
Bertan, eskolan landu den “zelai, larre eta landare itsutasuna” gaiaren inguruan lan taldeetan , eskola ezberdinetatik sortu diren hobekuntza proposamenak landu eta eztabaidatu ondoren udal foroan aurkeztuko diren proposamenen aukeraketa eta aurkezpena egin zen.
Ondoren, maiatzean, Donostiako udal ordezkariekin elkartu ziren ikasleak.
Guztia giro ederrean egin zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina