Pasa den larunbatean Koldo Mitxelena lehiaketaren sari banaketa izan zen. Hemen dituzue sarituak izan ziren Ruthen eta Juneren mikroipuinak.
EGONEZINAK AKATU
Zoragarria, hori pentsatu zuen amak bere haurra ikustean. Goizean, gosaria prestatu, haurra eskolara eraman, eta lanera joan. Ateratzean, haurraren bila eskolara joan, eta etxera bueltatu. Egun astuna izan zen baino umea ikusten zuen bitartean ez zuen egonezinik. Han zeudela senarraren oihua entzun zuen: "Zer egin duzu?". Emakumeak gizonari begiratu zion irribarre batekin, aingeru irribarre batekin, eta galdetu zion: "Maitia, ez al zaizu gure semea zoragarria iruditzen?". Gizonak ezin zuen ikusten zuena sinistu, bere emazteari labana kendu eta lurrean odoletan zegoen haurrari korrika hurbildu zen. Emazteari begiratu zionean labana berriro eskutan zeukan “Maitia, zu ere zoragarria zara”
EGILEA: Ruth Apezteguia Gomez (4B)
______________________
ILUNTASUNA
Katu beltza nuen nire atzetik. Haren begi berdeek antzeman zuten nire beldurra. Etxera iristeko irriketan, katuak ninduen babes. Iluntasunean barrena, ikusi nuen nire burua. Bidea luzeegia zen, amaiera gabekoa. Gure arteko konexioak, lehendik ezagutuko bagina bezala sentiarazi ninduen. Horrek, urduritasuna lasaitzen lagundu zidan; konturatu nintzenean jada, bizilagunen etxe ondoan nengoen. Katuak, harengan arreta guztia jartzearen ondorioz, bide ilunaren beldurrak uxatzea lortu zuen. Ama etxeko atean zegoen, nire zain.
- Zertan ari zinen, asko tardatu duzu! -ahapeka urduri amak.
Atzera begiratu eta katuaren begi berdeek zuhaitz artean nabarmentzen ziren, guri begira. Aitaren begi berdeak ziren.
EGILEA: June Aierdi Ibazeta (4D)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina