otsaila 26, 2024

=> ENERGIAREN EGUNA 2024

ITZALI ARGIAK, KONTZIENTZIAK PIZTU!!



ENERGIAREN EGUNA

2024-2-14


Lauaizeta BHI (Donostia)


Askotan, gauzak falta zaizkigunean jabetzen gara duten garrantziaz. 


Otsailaren 14an, institutuko energia-iturriak moztu genituen eta eurek gure egunerokotasunean duten presentziaz eta garrantziaz jabetu ginen.


  • ITZALTZEA

  • POBREZIA ENERGETIKOA

  • INFLAZIOA

  • EMPRESAK ABERASTEN


Energiaren gaia 1. saioan eta azken saioan landu genuen.


1.saioan, egunerokotasunean “ENERGIA” zertarako erabiltzen dugun eta erabilera hori modu jasangarrian egiten dugun hausnartu genuen.


Gainera, hainbat gairi buruz eztabaidatu genuen, azkenaldiko albisteei erreparatu ondoren:

  • Inflazioa eta urte hasieran emandako fakturen igoerak

  • EAEk duen mendekotasuna, autohornikuntza soilik %10ekoa izanik

  • EAEn ematen den energia berriztaezinen gehiegizko erabilera

  • Pobrezia energetikoa .


Azken saioan, berriz, energiaren inguruan dauden AUKEREZ eta IRTENBIDEEZ aritu ginen:

  • Egunerokoan energia/dirua aurrezteko trukoak

  • Donostian hartzen ari diren neurriak (eguzki-plakak…)

  • Pobrezia energetikoari aurre egiteko aukerak (bonoak, eraikinak hobetzea…)

  • Komunitate energetikoak


Gela bakoitzeko ekoordezkariek eguzki-plaken funtzionamendua erakutsi zieten gelakideei eta institutuan energia aurrezteko gela bakoitzean egindako proposamenak jaso zituzten.


Ikusi genuen moduan, energiari dagokionez, aurrerapauso handiak eman beharko ditugu bizitza hobeagoa eta planeta jasangarriago bat eduki nahi baditugu. 


Egunerokoan, institutuan, ikasleok zein irakasleok ditugun ohiturak hobe ditzagun!!!


PIZTU KONTZIENTZIAK ETA EKIN!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina