=> TXORIBOX
martxoa 29, 2021
martxoa 28, 2021
=> eTwinning School / eTwinning Ikastetxea
LAUAIZETA IKASTOLA BHIk "eTwinning School/eTwinning Ikastetxea" zigilua jaso du eTwinning schools / ikastetxeak adibide bikainak dira ikastetxe batek eTwinning-ekin nola hobetu dezakeen erakusteko. eTwinningeko balioak eta pedagogia aktiboki sustatzen dituzte, beren ingurune sozialean erreferentzia-puntu dira eta beste ikastetxe batzuentzako eredu dira.
martxoa 17, 2021
=> ALTSASU TELESAIL LABURRA. IRUZKINAK
Lauaizeta Ikastola BHIko 3. mailako ikasleek Asier Urbietaren Altsasu telesail laburra ikusi dute Euskara saioan. Altsasu auzian oinarritutako istorioa ardatz hartutako istorio honek euskal zinemagintzaz eta Euskal Herrian kokatutako gertakizun historikoez hausnartzeko aukera eman digu. Lehen aldia da ikasle GUZTI-GUZTIEN gustukoa izan den euskal fikzio-lan batekin topo egin duguna. Sinesgaitza, ezta? Irakurri ikasleen beren iruzkinak:
4) Elene Mikeo
6) Leire Sesma
7) Nahia Olano
8) Nerea Cortés
martxoa 10, 2021
=> LAUAIZETA ALDATU, PATRIARKATUA PITZATU!
M-8 A L D A R R I K A T U !
Ikasturte arraroa, ikasturte berezia, COVIDak baldintzatutako ikasturtea… baina guk, Lauaizetan, Martxoak 8 aldarrikatzeko beharra eta gogoa izan dugu. Ikasle guztien artean, taldeka izan bada ere, M8 ALDARRIKATU esaldia osatu dugu, gelan, horren esanahia aldez aurretik landu dugularik.
Berdintasuna modu ludikoan lantzeko asmoz Gynkana bat burutu dugu, ikasleek gaitasun ezberdinak lantzen dituzten frogak egin behar izan dituzte: emakume hitzarekin hitzak osatu, berdintasuna adierazten duten eskulturak egin, globoak alde batetik bestera eraman…
...Eta eguna bukatzeko bi hausnarketa saio egin dugu, gure helburua denok barruan daramatzagun jarrera matxista horiek guztiak identifikatzea izan da.
Eskolan eta etxean, etxean eta kalean, kirolean eta aisialdian… eremu guztietan berdintasuna txertatzea ezinbestekoa da!