maiatza 29, 2025

=> GEOPARKERA!!

 Maiatzaren 28an DBH4. mailako Bio-Geoko ikasleak Zumaiara joan ziren Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzera. Algorri Interpretazio Zentroan hainbat azalpen jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bertan bizi diren izaki bizidunak aztertzera.

Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!


maiatza 28, 2025

=> EASO POLITEKNIKORA BISITA

Pasa den astean Donostiako Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bisitatzera joan ginen 4. mailako ikasleekin.Bertan honako ikasketak ematen dira: Lanbide Heziketako hasierako prestakuntza (erdi- eta goi-mailako heziketa zikloak) eta etengabeko prestakuntza (langile zein langabetuentzako ikastaroak).

Probetxuzko bisita izan zen eta ikasleak oso gustura egon ziren. Beraien lan eta ikasketa etorkizunerako informazio baliagarria eskuratu zitzaien.


Hemen bisitaren argazki batzuk:





=> KOLDO MITXELENA LITERATUR LEHIAKETA

Aurten ere, beste urteetan bezala, Lauaizeta Ikastola BHIko ikasleek Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartu dute. Kategoria ezberdinetan parte hartu dute eta olerkiak, bertsoak zein mikroipuinak sortu dituzte. Zorionez, aurten ere sarituak izan diren ikasleak izan ditugu, Zorionak guztiei!


  • DBH1eko Oihan Zabalak “Dana” izeneko olerkia sortu zuen.

  • DBH2ko  Irati Suberbiolak eta Martina Zabaletak mikroipuinak idatzi zituzten, “Hasi behar da” eta “Lagun gehiago” izenekoak, hurrenez hurre.

  • DBH3ko Alba Arrizabalagak “Bortxaketen desgrazia” izeneko bertso sorta ederra sortu zuen “Badira hiru aste” doinua erabiliz.




=> argazkiak <=

maiatza 12, 2025

=> MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA

 

Pasa den igandean, maiatzaren 11n, Lauaizetako korrikalariok  11. Gipuzkoa Martxan, Minbiziaren Aurkako lasterketan parte hartu izan genuen. Montpellieretik etorritako Erasmuseko lagunek ere parte hartu zuten. Egun polita  atera zen eta han bildu ginenok korrikaz gozatu genuen  eta, bide batez, gure parte hartzearekin batera,  Minbiziaren Aurkako Elkartekoei, laguntza txiki bat eman genien. 
Aupa Lauaizetako Korrikalariak!!!! 



maiatza 04, 2025

=> DON BOSCORA IRTEERA

 Apirilaren 29an, 4. DBHko fikiko eta teknoko ikasleekin Don Boskora joan gara. Bertan tailer desberdinetan hartu dute parte: kimikako laborategian azidezak neurtuz, automozioan kotxeko gurpila aldatuz, robotarekin hartu emanean programazioa aztertuz, 3D betaurrekoekin efektu desberdinak biziz, mugikortasuna landuz, arnesa janzten ikasiz...



=> ARGAZKIAK <=