urria 10, 2025

=> ULIA-JAIZKIBEL EZAGUTZEN

 

Uda honetan, albisteetan, behin eta berriz aipatu dira penintsulan gertatu diren baso-sute izugarriak. Klasean arazo larri honi buruzko analisia eta gure inguruko basoetako egoerari buruzko hausnarketa egin ostean, irailaren 26ean, DBH 4.mailako biologia eta geologiako ikasleek, hain gertu ditugun Ulia-Jaizkibel inguruko "baso" eta ekosistemei buruzko irteeratxoa egin ahal izan zuten.

Irteeran, ikasleek, besteak beste, bertako ekosistema desberdinak, zuhaitz-mota desberdinak edo biodibertsitate anitza landu ahal izan zituzten baita bertako hainbat aspektu geologiko batzuk ere.

Eguraldia lagun, goiz-pasa politta izan zen!
 


 

=> GENOZIDIOARI STOP!

 


urria 09, 2025

BELDUR BARIK LAUAIZETAN

Aurten BELDUR BARIK JARRERA lehiaketaren kanpainiari Lauaizetan eman diogu hasiera!!! Irailak 22 izan zen. Parean Elkartekoekin egin genituen tailerrak eta AnePe koreografa eta influenzerra ere izan zen gurekin. Miren Elgarresta, Emakunderen zuzendaria ere etorri zen. Eta... hainbat komunikabidek horren berri eman zuten: Irutxulok, Naiz-ek, Euskadi Irratiak, Teleberriak ...

2. eta 4.mailako ikasle batzuek hartu zuten parte. Eskerrik asko guztioi!!! 

 
               
 
Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!!