azaroa 27, 2025


 

 

Pasa den hilabetean Kursaal aretoan izan ginen 4. mailako ikasleekin,Kutxak antolatutako ikasle profesional eta inspiratzaileen arteko topaketan. 11 ponentzia egon ziren eta gero 85 profesionalez osatutako azoka.

           

 

 
 

 

 

azaroa 13, 2025

=> IRUDIAREN DESERAIKITZEA Plastika 2DBH

                             2.DBH-ko ikasleekin, irudi bat deseraikitzearen prozesuan murgildu gara

                           plastikako ikasgaian. Irudi bat deseraikitzean, elementu ezberdinen azterketan

                           edo analisian ari gara. Alegia, irudia nola egina izan den jakitean datza gakoa.

                           Ariketa honetan zehazki, oinarrizko forma geometrikoen konposizioekin jolastu

                           dugu. Horretarako ikasle bakoitzak, marrazki bizidunetako pertsonaia bat deseraiki

                           du lehenbizi. Irudiaren tratamendutik lortutako piezekin, pertsonaia berri bat sortu

                           du ondoren.  Eta azkenik bikoteka egin dute lan. Bi ikasleren piezak eta sormena

                           elkartuaz, pertsonaia fantastiko  eraiki dituzte elkarlanean.