abendua 18, 2025


 

Lauaizetako Eusle ikasleak Ametzagainako parkera joan gara gaur. Han Altzako  institutuko Eusle ikasleekin elkartu gara eta elkar aurkeztu ondoren hamaiketako ederra egin dugu.
 Goiz ederra izan da!


 
 

 


 

  Miren Narbaiza musikaria ikastetxean    

  

Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren barruan, 2025eko abenduaren 15ean, Miren Narbaiza, MICE, artista, musikari eta egile eibartarraren bisita izan dugu. Bertan, bere ibilbide artistikoa zein izan den eta kantak nola sortzen dituen  kontatu digu. Gure  galderei erantzun egin die eta nola ez, kanta batzuk ere kantatu  dizkigu. Ederki aritu gara Mirenen kontakizunak eta musika aditzen.  

Mila esker Miren!!!             
               

abendua 11, 2025

      

 
 Pasa den asteazkenean, DBH 1eko Irudimen Tailerrekoak eta DBH 3Ako ikasleak, Tabakalerako soinu-arte lantegian parte hartu genuen. Eraikinaren eskailera nagusian, musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta modu ikertzeko xedez sortua izan  da. Bilaketa horretan murgiltzeko, mikroa piztu eta entzuteari denbora, xuxurlari bolumena, soinuei esanahia eta hitzari ahotsa emanda, gure karaoke propioa egin genuen.

 


  •  


abendua 04, 2025

 



Azaroaren 25ean Lauaizetako bideo-lehiaketa egin genuen. Bideoak Beldur Barik Jarreraren lehiaketarako sortu zuten 2. eta 4.mailako ikasleek.  Guztira 12 bideo izan ziren. Gela guztietan ikusi, aztertu eta bozkatu genituen bideoak.Hementxe dituzue bozkatuenak:                                                                                                                                             


     1. EMAKUME IZATEA (DBH 2A)



2. ASKATASUNA (DBH 4A) 



3. MUTIL BATEK LEHEN ALDIZ SENTITZEN DU BELDURRA GAUEZ (DBH 4C)


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta, batez ere, bideoak sortu zenituztenoi eta zuen tutoreoi !!!


Indarkeria matxistarik EZ!!!!