otsaila 13, 2026

INAUTERIAK LAUAIZETAN 2026

 Guar ere festa handia ospatu dugu Lauaizetan. Inauteriak, mozorro festa eta jai eguna, desfile, barre eta algara! Ikusi argazki eta bideoak irudian klikatuta.


 

otsaila 02, 2026

=>EUREKA ZIENTZIA MUSEOA





3. mailako ikasleek Eureka! zientzia museoan disekzio eta elektrizitate tailerretan parte hartzeko aukera izan dute. Ederki pasa dute errai eta tximista artean!

Izugarrizko galera Kutxa fundazioak gune zoragarri honetan ez jarraitzea erabaki izana...

                       

                                 





urtarrila 25, 2026

=> ERASMUS+ LOLA

 



        
      Klikatu hemen bideoa ikusteko      















urtarrila 15, 2026

=> EASO POLITAKNIKOA IKASTETXERA BISITA



Pasa den abenduaren 12an Easo Politeknikoa ikastetxea bisitatu genuen. Bertan, ikastetxe horretako Erdi mailako ziklo guztiak ikusi genituen. Oso eskeintza zabala du Easo Politeknikoak eta oso gustura geratu ginen egindako bisitarekin. Hemen dituzue argazki batzuk.

 




=> TEKNOLOGIA ETA SORMENA TABAKALERAN

              


DBH4.mailako ikasleak Tabakaleran izan ziren irteera didaktiko batean, teknologia eta sormena uztartzen dituen jarduera batean parte hartzeko. Bertan, Arduino plakekin eta TinkerCad programarekin lan egin zuten, programazioaren eta elektronika oinarrizkoaren lehen urratsak praktikan jarriz. Esperientzia aberasgarria izan zen, ikasleek modu praktikoan ikasi baitzuten, talde-lana sustatuz eta teknologiaren mundura gehiago hurbilduz.