Bigarren mailan Proportzionaltasuna landu dugu eta horretarako ikasle bakoitzak mugikorrera egokitutako bere kalkulagailua egin du. Hona hemen egin dituzten lanak.
Bigarren mailan Proportzionaltasuna landu dugu eta horretarako ikasle bakoitzak mugikorrera egokitutako bere kalkulagailua egin du. Hona hemen egin dituzten lanak.
DBH 3. mailako ikasleekin, bi irteera egin ditugu ikasturte bukaeran: bata, BAZTAN AVENTURA PARKera, eta, bestea, ZARAUTZera. Baztanen, lau tirolinako kate bat jaisteko aukera izan genuen (baita Nafarroako euskalkia lantzeko ere!); hori zirrara! Zarautzerako eguraldi txarra atera zitzaigun, baina beti da aukera ona etxea utzi eta toki berri bat ezagutzea: topoa hartu, itsasoa ikusi, herria ezagutu... Gustura ibili ginen!
Azken hiruhilabetean 1. mailakook Euskara arloan iragarkiak eta antzerkia landu dugu. Propaganda eta publizitatearen arteko desberdintasunak ikusi ditugu. Kontsumo gizarte batean bizi garela ondorioztatu genuen eta horregatik propaganda eta ez publizitatea egitea erabaki genuen.
Horrekin batera Plastikan bideoak editatzen irakatsi digute. Hemen duzue landu dugunaren emaitza.
Ausartak gure bretoiak! Euskaraz aurkezteaz gain, euskal kirolekin ere ausartzen dira!!!
a a
Ekainean, Zero plastik kanpainan parte hartu du 1. mailako ikasle talde batek. Horretarako Arrauning taldearen laguntzarekin Urumea ibaiaren zenbait eremu garbitu ditugu, aurkitutako plastiko mota ezberdinak jasoz. Esperientzia polita, kontzientzia sortuz eta dibertituz.
=> IKUSI ARGAZKIAK <=
Aurtengo bidaia birtuala egin dugu! Ez da gauza bera, baina primeran pasatu dugu eta oso esperientzia polita izan da!
Lauaizeta jendearen irratia!!
Polloe irratian gauregungo Donostiako pop-rock musika taldeak landu ditugu.
Ba al zenekiten 60 musika talde-abeslari baino gehiago daudela gaur egun Donostian? Danetik egiten dute: rap, trap, elektronikoa, kantautoreak, heavy metal, alternatiboa, a capella, rock, folky, pop, gospel…
Hirugarren mailako ikasleok hainbat talde eta abeslari landu dugu. Prestatu ditugunen artean, batzuk ezagunak dira beste batzuk, aldiz, ez horrenbeste.
Hona hemen musika gelan eta publikoarekin grabatu ditugun podcastak...Gozatu!!!!!
AMATEUR · ANTTON VALVERDE · ASGARTH · DIEGO VASALLO · GALBETE · HAVOC · ISPIRIT · IZARO KOBAN · MARKEL GAJATE · MIKEL ERENTXUN · OLATZ SALVADOR · ONDRA · PHYSYS VS. NOMOS · RAFA BERRIO · SARA AZURZA · SARA ZOZAYA · SKAKEITAN · SNKT · TENPERA · UK BILL · ZE ESATEK
4. MAILA. MUSIKA
Kurtso honetan ezin izan dugu musikarik egin nahi genuen moduan eta bideoklip bat egin dugu kanta “mitiko” batekin: “Girls just wanna have fun”.
Kanta hau Robert Hazard-ek konposatu zuen eta letra, berak jarri zion.
Cyndi Lauperrek letran aldaketatxo batzuk egiteko baimena eskatu zion eta hau da utzi diguna: Munduan zehar oso ezaguna eta bertsionatua izan den kantua. Bideokliparen bukaeran, kredituetan, erdarazko bertsio ederra sartu dugu. Doinu batekin gauza asko egin daitezke.
Guk bideokliparen gure bertsiotxoa egin dugu eta egia esan, oztopoak oztopo, nahiko ondo pasatu dugu.
4. mailako ikasleekin surf hastapen ikastaroa egin dugu Zurriolan. Primerako eguraldia izan dugu!
Bidai birtuala. Renneseko aireportuan froga desberdinak burutu behar izan dituzte 3. eta 4. mailako frantseseko ikasleek.
4. mailako ikasle batzuk Bretainako Herri Kirolak praktikatzen. Aupa!!!
Bretainiako bisita bertan behera gelditu denez, atzo, 3. eta 4. mailako Eramus + ikasleek Chillida Leku bisitatu eta ESCAPE GAME bat egin zuten. Aste honetan zehar, hizkuntza eta tradizioak partekatuko dituzte tailer desberdinen bidez. LASTER IKUSGAI!!!
=> TRISTTAN MURGI MUSIKARI LAPURTARRA LAUAIZETAN
Pasa den maiatzaren 14an, “Musikariak Ikastetxeetan” ekimenaren barruan, Tristtan Murgi musikari lapurtarraren bisita izan genuen ikastolan. Bertan, bere ibilbide artistikoaz gain, berak kantak nola sortzen dituen eta erabiltzen dituen tresna elektronikoak erakutsi zizkigun. Kantatu ere, kantatu egin zuen gure gozamenerako. Ederra musika saioa!!!!
Algaraklown ospitaletan jarduten duten pailazo taldearekin elkarlanean 1dbhko ikasleek plastikan tiktok bideoak egin dituzte. Irakurri gehiago...
=> MIKROIPUINAK. KOLDO MITXELENA LEHIAKETA
Aurtengo 32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketan 3. mailako bi ikasle AIPATUAK izan dira: Alana Morales eta Nahia Bueno. Bejondeizuela bioi! Haien lanak argitaratuta bilduko dituen liburua eta diploma bana jasoko dute etxean.