urria 29, 2021

=> HAU EGIA DA!!

 Egia auzoko elkarte eta talde desberdinek, gure artean dagoen aniztasuna eta aberastasun kultural, linguistiko, artistiko...ezagutarazi eta balioan jarri nahian, honako bideoa sortu genuen. Zuen gustukoa izatea espero dugu.



urria 26, 2021

=> ARANTZARA 1DBH 2022


EGUN POLITAK PASA DITUGU ARANTZAN 1. MAILAKO IKASLEEKIN

Urriaren 4 eta 6a bitarte, 1. mailakoekin Arantzan izan gara. Irteera bi txandatan antolatu dugu. Alde batetik, A eta B taldeko ikasleek egin dute egonaldia urriaren 4 eta 5a artean eta bigarren txandan aldiz, urriaren 5 eta 6an, C eta D taldeetako ikasleek. 

Inguruneaz gozatu eta dinamika desberdinak eginez elkar ezagutzeko aukera polita izan dugu ikasle eta irakasleok. 

Hona egonaldia iruditan, eta ikasleen bizipenak biltzen dituzten ikasleen ekarpenak!

ARGAZKIAK






 

urria 22, 2021

=> EUROPEAN S'CAPADE

2Bko ikasleak "European S'capade" izeneko eTwinning proiektu bat egiten ari dira Frantzia, Eslovenia, Eslovakia eta Badajozeko institutu bateko ikasleekin batera.

Proiektuaren helburua nazioarteko Escape Game bat sortzea da. Ingeleseko klaseetan aurkezpenak prestatu dituzte eta plastikakoetan proiektuaren logoa sortzen ari dira, eta dagoeneko bazkideetako batzuk bideokonferentzia bidez ezagutu dituzte.




=> BREIZHEUSKADI PROIEKTUA

Dagoeneko 3. eta 4. mailako ikasleak hasi dira aurtengo Erasmus + "Breizheuskadi" proiektuan lan egiten. Hona hemen aurreikusitako ekintzak:

https://www.canva.com/design/DAEpmkztifU/VoFCbSuI4A2Biu9bPfg3uA/view?utm_content=DAEpmkztifU&utm_campaign=designshare&utm_medium=link&utm_source=sharebutton

=> eTWINNING KALITATEZKO ZIGILUAK

 
Pasa den urtean ikasturteko eTwinning 2 proiektuek Kalitatezko Zigilu bana lortu zuten. Zorionak parte hartu zuten ikasle eta irakasleei!
___________
__________________



urria 18, 2021

=> 3. MAILAKOAK TXURI-URDINEN

Urriaren 11n, 3. mailako ikasleak Txuri-Urdinen izan ziren. Dena oso ondo joan zen eta primeran pasa zuten!



ekaina 28, 2021

=> ERREFUXIATUAK

Ikasturte honetan DBH 2ko ikasleekin errefuxiatuen inguruko lan bat egin dugu. Munduko biztanleria gaiaren barruan herrialde desberdinen artean aurkitu ditzakegun harresiak ezagutu eta errefuxiatuek bizi duten egunerokotasunaren inguruan hausnartzeko okasioa edukiz.
Horretarako ikasleak taldeka jarri dira eta dokumentu desberdinak aztertuz, Siriako errefuxiatuek herrialde garatuetara iristeko bidean bizitza arriskuan zergatik jartzen duten ulertzeko aukera izan dugu. Hemen aurkezten dizueguna lagin bat besterik ez da.
Benetan lan politak aurkeztu dituztela! 

lanak ikusi:  1  2  3  4  5  6  7  8


ekaina 21, 2021

=> EUSKALKIAK EZAGUTZEN 3. MAILAN

Euskal Herriko txoko desberdinetako musika taldeen kantak hartu genituen abiapuntu, haien ezaugarriak jaso, eta euskalki desberdinak identifikatzeko; bukatzeko, lapbook edo hormirudi batzuk egin genituen taldeka, eta, horretarako, hainbat irakasle eta laguni haien euskalkian egiteko eskatu genien. Hona hemen aurrera eraman dugun proiektua bideo batean bildua.


=> KALKULAGAILUA

Bigarren mailan Proportzionaltasuna landu dugu eta horretarako ikasle bakoitzak mugikorrera egokitutako bere kalkulagailua egin du. Hona hemen egin dituzten lanak.





a
a
a