urtarrila 23, 2025

=> SAHARAREKIN ELKARTASUNA


Saharako Lagunen Elkarteak elikagai bilketaren kanpaina antolatu du eta Lauaizetako komunitateak, aurten, berriro ere, parte hartu du elikagaiak aportatuz eta hauen bilketan lagunduz.
Eskerrik asko DBH 4.mailako ikasleei bilketan emandako laguntza itzelagatik!! 









urtarrila 18, 2025

=> GREBA HEZKUNTZA PUBLIKOAN

 

Datorren Urtarrilaren 22 eta 23rako deituta dagoen grebaren aurrean Lauaizetako klaustroaren %84a GREBAREN ALDE atera da.



urtarrila 15, 2025

=> BIHOTZ URDINA LEHIAKETA

 Natur zientziak irakasgaian, Donostiako Aquariumek antolatzen duen Bihotz Urdina lehiaketan parte hartu genuen. 100 hitzetako kontakizun bat egin behar zutbguneaen ikasleek, itsasoen eta ozeanoen egoeraren inguruan. 

Pasa den larunbatean, Aquariumean lehiaketaren sarien banaketa ekitaldia izan zen. 15 bat ikasle eta 4 irakasle bertaratu ginen. Irabazleetako bi, Lauaizetako ikasleak izan dira (Udane Gomez, 1D gelakoa, eta Yun Ximenez, 1B gelakoa). 

Hona hemen Udanek eta Yunek sortutakoa:

=> Udane Gómez

=> Yun Ximénez


=>bihotz urdina  webgunea












abendua 17, 2024

=> ERASMUS +. HIZKUNTZEN ZIGILU EUROPARRA

 Lauaizeta Ikastolak Hizkuntzen Zigilu Europarra jaso du, Erasmus+ programaren barnean hizkuntz gutxituen inguruan garatutako proiektua sarituz.



abendua 16, 2024

=> 4. MAILAKOAK BIOGIPUZKOA IKERKETA ZENTROAN

 Gaur, DBH 4.mailako biologia eta geologiako ikasleak Biogipuzkoa Ikerketa Zentroan egon dira "Zahartzea esploratzen" jarduera burutzen. Bertan talde txikitan aritu dira, txoko desberdinetan, bertako ikerlariek proposatutakoa egiten. Lehen hiruhilekoan landutakoa bertan ikertzen ari direnarekin nola erlazionatzen den ikusi ahal izan dute. Oso aberasgarria izan da.


Eskerrik asko Biogipuzkoako antolatzaileari eta gurekin izan diren ikerlari guztiei.

azaroa 25, 2024

=> SANTA XIXILI EGUNA LAUAIZETAN

Joan den azaroaren 22an, ostiralarekin, santa Xixili eguna ospatu genuen 4. mailako musikako ikasleok. Rockero handiek moduan, guk kontzertu sorpresa bat eman genuen.
Gezurra badirudi ere, ebaluazio irizpide guzti hauek landu, lortu edo dena delakoa egin genuen: 1.1-1.2-2.1-3.1-3.2-3.3-4.1-4.2-4.3-5.1-5.2. Eta oinarrizko jakintzak ere, ia denak landu genituen. Ia 3 minututan!!! Ataza konpetentzialekin, oraindik ere, zalantzak daude...
Bromak aparte, ez dago inon idatzita, baina zoriontzekoa da ikasleek egin duten lana eta jarri duten gogoa polifoniako kanta hau prestatzeko.

azaroa 14, 2024

=> KALEKO AFARI SOLIDARIOAK

 Atzo gurekin izan genuen Kaleko Afari Solidarioak taldeko kide bat eta momentu honetan Egia auzoan bizi den egoerari buruzko solasaldia egin genuen. Esaterako, zein faktorek eragiten duten elkarbizitzan talkak egotea eta nola aurre egin dakiekegun.


azaroa 11, 2024

=> HILEAK HARROTUZ EKIMENA

 


Tabakaleran, Hileak Harrotuz ekimenaren eskutik, hainbait atzerritarrek Euskal Herrira iristeko dituzten zailtasunen berri izateko aukera izan genuen. Laburmetraian, bereziki, ibilbidean pairatzen dituzten trabak eta arriskuak dira ikusgai eta jarraian, protagonistekin solasean aritzeko aukera izan genuen horretaz zein Euskal Herrian bertan jasaten dituzten erasoez.


Urriaren 22an Tabakaleran izan genuen solasaldiaren argazkiak

urria 21, 2024

=> GENOZIDIOA STOP!

Gaurko, urriaren 21erako, Gernika-Palestina plataformak, Palestinan gertatzen ari den genozidioa salatuz elkarretaratzeak egiteko deialdia luzatu du. Hezkuntza zentroetan, ordezkaritza duten sindikatu guztiek bat egin dute deialdiarekin, eta ikasleek ere parte hartzeko gonbita egin dute.

Deialdi horrek aldarrikatzen duena gure hezkuntza proiektuaren oinarrizko baloreekin bat datorrela ikusirik, Lauaizetan horrekin bat egin eta elkarretaratzea egin dugu jolas garaian. 







iraila 27, 2024

=> 1. MAILAKOAK ARANTZAN

Urriaren 25, 26 eta 27an Lauaizetako lehenengo mailako ikasleek  ikasturteari hasiera  emateko  irteera egin dute. 
Oraingoan pare bat egun eman dituzte Arantzan. Nafarroko herria gertutik ezagutu eta bertako aterpean lo egin dute. Bi egun horietan, ikasleek gozatu dute antolatutako jardueretan parte hartuz.


ekaina 27, 2024

=> IKAS BIDAIA PORTUGALERA

 Ekainaren 16tik 20ra 4. mailako ikasleak ikas bidaira joan ziren Lisboara Salamanca-tik pasaz. Umore horia, kartak, paintball, turismoa eta hondartzaz gozatu ahal izan zuten lagun artean DBH-ko etapari amaiera paregabea emanaz.



ekaina 26, 2024

=> JELOS. GERRAREN KONTRAKO OIHUA


Bigarren mailako ikasleek egin duten eskultura bere lekuan kokatu dugu. Lauaizetako sarreran duzue ikusgai. Proiektu honetan Teknologia eta Matematika elkarlanean batu  eta Hiri-eskultura baten bitartez gerra salatu nahi izan dugu. Gure eskultura honek Jelos izena du, eta gerrak eragiten duen mina eta pobrezia salatu nahi du.


ARGAZKIAK

ekaina 22, 2024

=> DOKUMENTALA EGITEN ARI DIRA EGIA AUZOAN ETA LAUAIZETAN ERE: HEGIA FILMAK.

 


Hegia Filmak kolektiboko (@hegia_fimak) kideak Lauaizetan ibili dira aste hauetan dokumental antropologiko bat grabatzen. Gure ikasle ohia izandako Xabi Abaldek zuzenduta. 
Haien hitzetan, "Egia auzoari egindako omenaldi gisa jaiotako dokumental bat da, bertako jendeari, sinpletasunari egindako oda gisa. Guzti hau Antonio Machadoren olerkien eta ikuspegiaren bidez". "Eta auzoaren funtsezko zati bat bertan bizi diren haur eta gazteak dira, beren komunitatetxikiak sortzen dituztenak eta auzoari arima gazte eta freskoa ematen diotenak". Horregatik, Lauaizetan izan ditugu, gazteen artean nola ikasten, jolasten eta erlazionatzen diren ikusteko. Beren egunerokoan diren bezala ikusteko. "Dokumental honekin auzo zoriontsu eta bizi baten eraikuntzan gazteek duten garrantzia gogoratu nahi dugu. Haurren eta gazteen barreen garrantzia, trabarik gabeko sentimenduen benetakotasuna eta adinari dagokion berezko errebeldia".

ekaina 21, 2024

=> 23-24 IKASTURTEA: AZKEN EGUNA.

 AZKEN EGUNA heldu zaigu eta ikasleak oporretan daude jada. 4 DBHkoek agurra jaso dute eta bide berriak hartuko dituzte. Hurrengo irailean ikusiko gara berriz, gainontzekoekin. Ondo pasa uda!






ekaina 19, 2024

=> DBH DANTZAN DONOSTIAKO PLAZAN

 Joan den maiatzaren 14an Donostiako Axular, La Salle San Luis, Ekintza eta Lauaizetako 1. Dbhkoak Zuloaga plazan elkartu ginen eta dantza ezberdinak egin genituen giro ezin hobean. Ekitaldi irekia zenez, gutaz aparte, jende gehiago parte hartu zuen. Dantza musikarik gabe ia ezinezkoa denez,Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa taldekoek lagundu ziguten. Hona hemen laburpen bideoa.



ekaina 16, 2024

=> POLITKI ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN


Hemen duzue 2. mailakoek Proiektu Komunitarioan Politki elkartearekin egindako proiektuaren bideoa. 


 

https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/erakusketak/intxaurrondo-hamaika-txoko-eus

ekaina 11, 2024

=> LATINEKO BIDEOAK

Latineko ikasleak lan eta lan ibili dira kurtso honetan, baina dana ez da izan rosa-rosae edo puer-pueri deklinabideak ikastea edo "tempus fugit" eta "carpe diem" esamoldeak aztertzea. Gaia oraindik interesgarriago egiteko, bidio entretenigarri batzuk ditugu zuentzat ikusgarri. Erromatar kultura zuentzat gaurkotu/egokitu dute. Espero dugu zuen gustokoak izatea. 






ekaina 03, 2024

=> ULIA MENDIAN ERROMERIA. 4DBH MUSIKA.

Aurten ere, 4. mailako Musika ikasleek erromeria ospatu dute Ulia mendian. Ikasturtean zehar ikasi eta praktikatutako dantzak egin dituzte. Hortaz gain, Uliako historia eta istorioak ikasi dituzte ere.

4. mailako ikasleak ere etorri ziren ikusten ari zareten irudiak hartu eta zuekin partekatzeko. Hurrengo urtean berriz!


maiatza 31, 2024

=> KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA. 2024ko irabazleak

Pasa den larunbatean Koldo Mitxelena sari banaketa izan zen, bertan gure ikasle batzuek saria edo aipamen berezia jaso zuten.


           Saridunak: 
     Ane De Dios (1.B) BARRASKILOA poema
     Peru Beloki (2.B) ZOMORROA mikroipuina

           Aipamena: 
     Alain Intxausti (1C)
     Izaro Jauregi (2A)
     Oneka Solana eta Nahia Gurutzeaga (3B)

ZORIONAK GUZTIEI!!





=> ESKOLAKO AGENDA 2030. UDAL FOROA

 

Eskolako Agenda 2030: ikasle ordezkariek esku-hartze planaren emaitzak aurkeztu dizkiote alkateari Udal Foroan


maiatza 22, 2024

=> M17. LGTBI+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17a ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea eta dagozkien eskubideak aldarrikatzea. 
Lauaizetak bat egiten du aldarrikapen horrekin.




 

maiatza 14, 2024

=> FLYSCHERA!!

 Maiatzaren 10ean DBH4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaiako flyschera joan ziren. Algorri zentroan bertako biologia eta geologiari buruzko azalpenak jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bizi diren izaki bizidun desberdinak aztertzera.

Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!