urtarrila 25, 2022

=> SAHARAKO ERREFUXIATU KANPAMENTUETARA BIDALTZEKO JANARI BILKETA

 Saharako Lagunen Elkarteak aurten berriz jarri du abian elikagai bilketaren kanpaina, dakizuen bezala iaz ezin izan zuten egin COVID-19 zela eta mugak itxita zeudelako. Aurten bai, janari bilketarekin hasiak dira eta gu Lauaizeta Ikastola BHI komunitateko kideek bat egin dugu kanpaina honen xedearekin. Segidan duzuen dokumentuan atxikitua duzue, elkarteak egiten digun laguntza eskaera , zehaztuz zein diren jasoko eta bidaliko dituzten elikagaiak. Hemen, ikastolan, urtarrilaren 27arte egingo dugu jasoketa.


Besterik gabe, esker mila eta besarkada bat.   







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina