otsaila 26, 2024

=> ENERGIAREN EGUNA 2024

ITZALI ARGIAK, KONTZIENTZIAK PIZTU!!



ENERGIAREN EGUNA

2024-2-14


Lauaizeta BHI (Donostia)


Askotan, gauzak falta zaizkigunean jabetzen gara duten garrantziaz. 


Otsailaren 14an, institutuko energia-iturriak moztu genituen eta eurek gure egunerokotasunean duten presentziaz eta garrantziaz jabetu ginen.


  • ITZALTZEA

  • POBREZIA ENERGETIKOA

  • INFLAZIOA

  • EMPRESAK ABERASTEN


Energiaren gaia 1. saioan eta azken saioan landu genuen.


1.saioan, egunerokotasunean “ENERGIA” zertarako erabiltzen dugun eta erabilera hori modu jasangarrian egiten dugun hausnartu genuen.


Gainera, hainbat gairi buruz eztabaidatu genuen, azkenaldiko albisteei erreparatu ondoren:

  • Inflazioa eta urte hasieran emandako fakturen igoerak

  • EAEk duen mendekotasuna, autohornikuntza soilik %10ekoa izanik

  • EAEn ematen den energia berriztaezinen gehiegizko erabilera

  • Pobrezia energetikoa .


Azken saioan, berriz, energiaren inguruan dauden AUKEREZ eta IRTENBIDEEZ aritu ginen:

  • Egunerokoan energia/dirua aurrezteko trukoak

  • Donostian hartzen ari diren neurriak (eguzki-plakak…)

  • Pobrezia energetikoari aurre egiteko aukerak (bonoak, eraikinak hobetzea…)

  • Komunitate energetikoak


Gela bakoitzeko ekoordezkariek eguzki-plaken funtzionamendua erakutsi zieten gelakideei eta institutuan energia aurrezteko gela bakoitzean egindako proposamenak jaso zituzten.


Ikusi genuen moduan, energiari dagokionez, aurrerapauso handiak eman beharko ditugu bizitza hobeagoa eta planeta jasangarriago bat eduki nahi baditugu. 


Egunerokoan, institutuan, ikasleok zein irakasleok ditugun ohiturak hobe ditzagun!!!


PIZTU KONTZIENTZIAK ETA EKIN!!!


otsaila 18, 2024

=> FERNANDO MORILLO idazleari elkarrizketa


______   FERNANDO MORILLO idazlea   ______

Aurten DBH2ko ikasleengana etorri da Fernando Morillo idazle azpetiarra, eta Euskara ikasgaian irakurritako Abbadiaren Sekretua liburuaren inguruan aritu ziren. Hala, Sormen Tailerreko MArkel Borreguero eta Aritz Azpeitia ikasleek auker aparegabea izan zuten idazlea elkarrizketatzeko. 

                                                                    Horra!

             

=> ESKOLAKO SUKALDEAN (3) - Radio Polloe Irratia - Brownia

                                         

Irudian KLIKATU

 📻Radio Polloe Irratiko   ESKOLAKO SUKALDEAN!  🍽   🍽   🍽  🍽 

Oraingoan Sormen Tailerreko Aritz, Maddi eta Imanol arituko dira Browniea nola egiten den azalduz.


=> ESKOLAKO SUKALDEAN (2) - Radio Polloe Irratia - Browniak

 

Irudian KLIKATU

 📻Radio Polloe Irratiko   ESKOLAKO SUKALDEAN!  🍽   🍽   🍽  🍽 

Oraingoan Sormen Tailerreko Gabrielle eta Laia arituko dira Browniea nola egiten den azalduz.


=> ESKOLAKO SUKALDEAN (1) - Radio Polloe Irratia - Bizkotxoa

Irudian klikatu

 

Iritsi da 📻Radio Polloe Irratiko   📻 2. podcasta!  

Oraingoan  ESKOLAKO SUKALDEAN!  🍽   🍽   🍽  🍽  sartu dira Sormen Tailerreko ikasleak eta  Ingek eta Garazik azalduko digute nola egin beharko dugun Bizkotxoa.




otsaila 11, 2024

=> IHAUTERIAK 24

 Ostiral honetan Ihauteri jaia ospatu dugu Lauaizetan. Hemen duzue bizitako giroa erakusten duen argazki eta bideo sorta.




otsaila 05, 2024

=> INAUTERIAK LAUAIZETAN 2024


 Urtero bezala, inauterien jaia ospatuko dugu gure ikastetxean. "Patio" ondoren, mozorroak desfilatzera eta denok ondo pasatzera! Mozorro onenentzat sariak daude(dbh 4ko ikasleak antolatuta).

otsaila 01, 2024

RADIO POLLOE IRRATIA


                                                                                                            (Irudian sakatu)

                                                          Gaia: SAN TOMAS EGUNA LAUAIZETAN 2023ko abenduaren 21a


Kaixo, denoi!

    Bueltan da Lauaizeta BHIko irratia!!! Ta lehen podcast-a labetik atera berria!!!📻📻📻

    Entzun al zenuten Lauaizeta ikastetxean nola ospatu genuen San Tomas eguna? Giro ederra izan genuen eta halaxe jaso eta kontatu ziguten DBH4ko Sormen Tailerreko ikasleek. 

Entzun!

Eta gogoan izan! Laster, 2. podcasta izango duzue eta!! Gora Radio Polloe Irratia!!📻📻📻