Lilatoia prestatzeko Lauaizeta Korrika Taldeak azken entrenamendua egin du Zurriola aldean eta prest gaude !!!!! Aupa ekipo!!!
2DBH mailan dokumentala egiten ari dira auzoari begira. Larrotxenetik etortzen ari dira Kim eta Mikel ebaluazioan zehar dokumentala egiteko proiektu hau bideratzeko. Talde guztiek hartuko dute parte gidoia eta edukiak sortzen eta Ikus-entzunezko tailerrekoak soinua eta bideoa sortu eta forma emango diote dokumentalari.
Joan den urtarrilaren 28an Altzako eta Lauaizetako Eusle ikasleen arteko lehen topaketa izan genuen Ametzagaina parkean. Bertan, lehenik, elkar aurkeztu eta ondoren, hamaiketako eder bat dastatzeko aukera izan genuen. Esperientzia ederra benetan, errepikatzeko modukoa!