Joan den otsailaren 14an, Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren barruan, Olaia Inziarte abeslari eta sortzaile nafarraren bisita izan genuen. Hitzaldi eder bat eskaintzeaz gain kantu batzuk eskaini zizkigun. Baita ere, galdera batzuk egiteko aukera izan genuen: kantak nola sortzen dituen, zertan inspiratzen den, kanten izenburuak... Une atsegina bizi izan genuena Olaiarekin.
Esker aunitz, Olaia!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina