martxoa 25, 2025

=> GENOZIDIOARI STOP

 


ERAILTZEN ARI DIREN HORIEK GURE HAURRAK ERE BADIRA!


GENOZIDIOARI STOP!

martxoa 20, 2025

ERASMUS +: Metz hiriko ikasleak

Hona hemen aste honetan egin ditugun argazki batzuk. Guztiak ERASMUS+ proiektuarenak dira.
3DBHko frantseseko gure ikasleek Metz hiriko ikasle taldearekin aste osoa pasa dute.
Hemen duzue egun horietan bizi izandakoa jasotzen duen argazki multzoa:

  • 2025/03/10, Lauaizeta: harrera, aurreskua, tailerrak
  • 2025/03/11, Bilbo: Guggemheim, eta hiriaren bisita.
  • 2025/03/12, Donostia: harrera udaletxean eta hiria ezagutuz
  • 2025/03/13, Baztan: Amaiur gaztelua eta Zugarramurdi
  • 2025/03/14, Lauaizeta: euskal dantza eta musika, herri kirolak


=> ARGAZKIAK<=

martxoa 10, 2025

=> MARTXOAK 8

 Ostiralean Martxoak 8a  espazio desberdinetan ospatu genuen. Mediatekan Euskara eta sexismoaren inguruko bideoak ikusi eta aztertu. Patioan mintzodromoa egin genuen, Lauaizetan  ditugun lorpenez eta eginbeharrez jardun genuen talde txikietan. Eta gimnasioan norberaren bizipenen inguruko dinamika bat egin genuen. 

Talde Feministaren eskutik disfrutatu genuen egunaz, baina hau guztia gauzatzeko ezinbestekoa izan da lagunak izatea: Naiara Lebron, Ramon - Mikel, Ainhara...   Eta, noski! Izan ginelako gara. Eskerrik asko, Matti! 
 Milesker aliatuei, konplizei, zuen animoengatik, besarkadengatik, hitz politengatik ... eta parte hartu duzun guztioi!  Gora aliantza feministak!


Lauaizeta justuago baten alde jarraituko dugu lanean.




=> IRUÑEKO NAFARROAKO MUSEOA

Ebaluazio honetan Historiaurrean Euskal Herrian nola bizi ziren  ikasten ari gara eta otsailean Iruñeko Nafarroako Museoa bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, Irulegiko Eskua eta Loizuko gizona ikusi ahal izan genituen, Historiaurrean euskaldunak eta euskara bazirela egiaztatzen dutenak.

Jarraian, ginkana jolasa egin genuen entzierroaren ibilbidean zehar. Asko gozatu genuen!

martxoa 06, 2025

MARTXOAK 8. LAUAIZETA JUSTUAGO BATEN ALDE

 Martxoak 8 - Lauaizeta justuago baten alde!


Lauaizetako Talde Feministakoek asteak daramatzagu Martxoak 8 prestatzen: hausnartzen zer egin eta nola bideratu, gaiak prestatzen, materialak biltzen...

Atzo pankartak egin genituen. Ze ongi pasa genuen!!!


Gustura gaude Lauaizetan, baina gauza batzuk hobetu daitezke. Horretarako prestatu ditugu hainbat jarduera. Ea zer iruditzen zaizuen! Ea denok zabaltzen dugun begirada!

=>ARGAZKIAK<=