Ostiralean Martxoak 8a espazio desberdinetan ospatu genuen. Mediatekan Euskara eta sexismoaren inguruko bideoak ikusi eta aztertu. Patioan mintzodromoa egin genuen, Lauaizetan ditugun lorpenez eta eginbeharrez jardun genuen talde txikietan. Eta gimnasioan norberaren bizipenen inguruko dinamika bat egin genuen.
Talde Feministaren eskutik disfrutatu genuen egunaz, baina hau guztia gauzatzeko ezinbestekoa izan da lagunak izatea: Naiara Lebron, Ramon - Mikel, Ainhara... Eta, noski! Izan ginelako gara. Eskerrik asko, Matti!
Milesker aliatuei, konplizei, zuen animoengatik, besarkadengatik, hitz politengatik ... eta parte hartu duzun guztioi! Gora aliantza feministak!
Lauaizeta justuago baten alde jarraituko dugu lanean.
=>ARGAZKIAK<=
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina