apirila 11, 2025

=> BIZIPOZAREN JAIA 2025

 

Bizipozaren jaia 2025 Egian


Bizipozaren jaiaren helburu nagusia BIZIPOZA  eta ELKARTEEN lana gizarteratzea da. Jai horren oinarriak AUZOLANA, ELKARTASUNA, EUSKARA ETA BIZIPOZA baloreak dira.

Jaia urtero Gipuzkoako herri batean egiten da. Aurten, auzoko hainbat elkarteren ekimenez, Bizipoza eguna Egian ospatuko da. Helburua auzoaren aniztasuna plazaratzea eta kalean ikusgai jartzea izango da.

Ikastetxeek ere, auzoaren parte izanik, gure ekarpena egin dugu. Apirilaren 11n, 2. hiruhilekoaren azken egunean, Egiako ikastetxe guztiak kalean elkartu gara elkarrekin ospatzeko.

=>GEHIAGO IKUSI<=

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina