ekaina 24, 2025

=> DBH DANTZAN 2025

 

Aurten ere, hirugarrena dagoeneko, "DBH Dantzan" ekitaldia ospatu egin dugu. Donostiako Zuloaga plazan, 6 eskola elkartu gara eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Trikiti taldearen musikaren laguntzarekin, urtean zehar ikasitako dantzak praktikan jarri ditugu beste zentroetako ikasleekin batera. Nola ibili ginen jakiteko, bideo ikustea besterik ez da egin behar...
Datorren urtekoa prestatzen hasiak gara...
 

 

ekaina 23, 2025

=> 2024-25 ikasturtea. AZKEN EGUNA

 

 2024-25 ikaskurteko azken eguna heldu da eta gure ikasleak oporretan daude jada. Ostiralean amaierako festa egin genuen eta 4. mailako ikasleek agurra jaso zuten. Orain, horietako bakoitzak beste nonbaiten bere bidea jarraituko du. Ondo pasa uda!




=> INTXAUR KROSA 2025

 


Intxaur Jaien barruan Intxaur Krosa antolatzen da AmetzagaƱa parkean eta Lauaizetako korrika taldeak, bigarren urtez, parte hartu zuen. Ibilbide gora-beheratsu eta jai giro berezian, gure lasterkariek hasi eta, hala moduz, bukatu egin zuten. Gazteen podiuma gure korrikalariek osatu zuten eta emakume beteranoetan ere 3. postua lortu zuten. Aupa Ekipooo!!!!!



ekaina 16, 2025

=> LIMOIONDOAREN ITZALPEKO KONTZERTUA 2025


Pasa den ostiralean, ekainaren 13an, ikasitako kanta batzuk jo eta grabatu egin genituen. Ez genuen publiko egin, Gatibuk edo U2-k bezala, intimitatean jo nahi genuelako...ke pasa!!!
Oinarrizko jakintzaren bat eskapatu egin zaigu baina, gure lasaitasunerako, justifikatu egin dugu...
Lanak ederki eginda, ondo merezitako ikasbidaiaz  gozatuko dugu.



 

ekaina 10, 2025

=> GenEroa

Oraingoan ere,  ikasturte amaiera aldera, Kimua Dantza Kolektiboaren eskutik, GenEroa emankizuna ikusteko aukera izan dugu. 

Zein balio sustatzen ditu egitasmo honek? 
Inklusioa, genero berdintasuna, sexu orientazio-aniztasuna, dantza lengoaia bateragarri eta bateratzaile bezala. Euskal Dantzak, Dantza garaikidea eta biologia alorra hurbiltzea; Ikasleen arteko harreman gorputz-sozialak lantzea, masa vs norbanakoa; genero berdintasuna; dantzak tresna inklusibo moduan duen ahalmena indartzea.

Hemen duzue, ikuskizunaren barruan, Lander Beramendi ikasleari egindako elkarrizketa.




ekaina 09, 2025

=> ULIAN DANTZAN

 Ikasturte honetan ere, Uliara joan gara ikasitako dantzak praktikan jartzera. Leku paregabean eta giro ezin hobean, goiz polita pasa genuen. Dantza egiteaz gain plastikako ikasleek marrazki batzuk egin zituzten eta Uliako historia eta istorioak ikasi genituen. Programazioan ez dago sartuta baina hamaiketako ederra ere, egin genuen...

ekaina 05, 2025

=> HISTORIAURREA


Kaixo eta ongi etorri Historiaurrearen garai zoragarriara. Bertan ikusi eta entzun ahal izango dituzue DBH1eko ikasle guztiek egindako bertso ederrak. GOZA EZAZUE!


 => BERTSOAK<=

=> GURE MUSEOA<=