Aurten ere, hirugarrena dagoeneko, "DBH Dantzan" ekitaldia
ospatu egin dugu. Donostiako Zuloaga plazan, 6 eskola elkartu gara eta
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Trikiti taldearen
musikaren laguntzarekin, urtean zehar ikasitako dantzak praktikan jarri
ditugu beste zentroetako ikasleekin batera. Nola ibili ginen jakiteko,
bideo ikustea besterik ez da egin behar...
Datorren urtekoa prestatzen hasiak gara...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina