=> TXORIBOX
martxoa 29, 2021
martxoa 28, 2021
=> eTwinning School / eTwinning Ikastetxea
LAUAIZETA IKASTOLA BHIk "eTwinning School/eTwinning Ikastetxea" zigilua jaso du eTwinning schools / ikastetxeak adibide bikainak dira ikastetxe batek eTwinning-ekin nola hobetu dezakeen erakusteko. eTwinningeko balioak eta pedagogia aktiboki sustatzen dituzte, beren ingurune sozialean erreferentzia-puntu dira eta beste ikastetxe batzuentzako eredu dira.
martxoa 17, 2021
=> ALTSASU TELESAIL LABURRA. IRUZKINAK
Lauaizeta Ikastola BHIko 3. mailako ikasleek Asier Urbietaren Altsasu telesail laburra ikusi dute Euskara saioan. Altsasu auzian oinarritutako istorioa ardatz hartutako istorio honek euskal zinemagintzaz eta Euskal Herrian kokatutako gertakizun historikoez hausnartzeko aukera eman digu. Lehen aldia da ikasle GUZTI-GUZTIEN gustukoa izan den euskal fikzio-lan batekin topo egin duguna. Sinesgaitza, ezta? Irakurri ikasleen beren iruzkinak:
4) Elene Mikeo
6) Leire Sesma
7) Nahia Olano
8) Nerea Cortés
martxoa 10, 2021
=> LAUAIZETA ALDATU, PATRIARKATUA PITZATU!
M-8 A L D A R R I K A T U !
Ikasturte arraroa, ikasturte berezia, COVIDak baldintzatutako ikasturtea… baina guk, Lauaizetan, Martxoak 8 aldarrikatzeko beharra eta gogoa izan dugu. Ikasle guztien artean, taldeka izan bada ere, M8 ALDARRIKATU esaldia osatu dugu, gelan, horren esanahia aldez aurretik landu dugularik.
Berdintasuna modu ludikoan lantzeko asmoz Gynkana bat burutu dugu, ikasleek gaitasun ezberdinak lantzen dituzten frogak egin behar izan dituzte: emakume hitzarekin hitzak osatu, berdintasuna adierazten duten eskulturak egin, globoak alde batetik bestera eraman…
...Eta eguna bukatzeko bi hausnarketa saio egin dugu, gure helburua denok barruan daramatzagun jarrera matxista horiek guztiak identifikatzea izan da.
Eskolan eta etxean, etxean eta kalean, kirolean eta aisialdian… eremu guztietan berdintasuna txertatzea ezinbestekoa da!
otsaila 18, 2021
otsaila 13, 2021
=> BREIZHEUSKADI PROIEKTUA
Lauaizeta Ikastola Europako Erasmus+ Breizheuskadi proiektuan sartu da Rennesko (Bretainia) beste ikastetxe batekin batera...
(...segi irakurtzen)
urtarrila 29, 2021
=> LEIRE GALLASTEGI ETA GAROA GONZALEZ, IRUTXULOKO HITZAN
Leire Gallastegi eta Garoa Gonzalez, Lauaizetako irakasleak
HEZKUNTZA ETA KALITATEA: ASKOTAN BAT EZ DATOZEN KONTZEPTUAK
Kalitate kontzeptua asko erabiltzen da gure eguneroko jarduneko hainbat esparrutan: airearen kalitatea, jakien kalitatea… Kalitatea bermatzen duten ziurtagiriak ere badaude eta horiek lortzeko hainbat irizpide bete behar ditu ebaluatua edo epaitua izaten den produktuak, zerbitzuak…
urtarrila 26, 2021
=> ESKOLARAKO ITZULERA COVID GARAIAN
Aurreko ikasturtea konfinamendu gogorrarekin bukatu ondotik, 2020-2021. ikasturtea ziurgabetasun handiz hasi genuen Lauaizetan ere. Eskaera eta aldarrikapen ugari egin genituen lehen egunetik bertatik gure hezkuntza komunitatearen aldetik Hezkuntzara zein hedabide desberdinetara, eta eskaera horiek guztiek fruituak eman zituzten: jangelarako laguntza, atezain bat gehiago otsaila bitarte, irakasle eta heren gehiagoren lanaldia, 2. mailako gelak handiago bilakatzeko lanak... Bejondeigula! Ezina ekinez egina.
urtarrila 24, 2021
=> SAN SEBASTIAN EGUNA
San Sebastian eguna pasa da. Aurten COVID-a dela eta, ezin izan dugu ohiko moduan ospatu. Hala eta guztiz ere, saiatu gara ondo pasatzen. 1. mailako ikasleok erreportari lana egin dugu eta hemen dituzue jasotako argazkiak zein bideoak.
urtarrila 19, 2021
=> ELEFANTEEN ONDOAN DENOK GARA INURRI (Izenburua: Elene Mikeo)
Lauaizetako Ikastola BHIko DBH3ko ikasle guztiak gogor aritu gara lanean, euskal soziolinguistika datuak biltzen Erasmus + Breizheuskadi proiekturako. Gure hasierako asmoa zen bretoientzat euskararen txikitasunari buruzko datuak biltzea, baina, gure harridurarako, konturatu gara ez garela hain txikiak; hizkuntza erraldoien artean elkarbizi behar izateak ekarri digu gutxiagotasun sentimendu hori...
...Hona hemen bildu dugun guztiarekin osatu
ditugun erreportajeak. Lan hauek Twinspace plataformara igo ditugu, eta ikastetxeko web orritik ere ikusgai dituzue.
abendua 18, 2020
=> GABONAK ZURETZAT 2020
Lauaizetako 3. mailako 12 ikaslek parte hartu dute SKAKEITAN musika taldeak, GABONAK ZURETZAT 2020 programaren barruan, abenduaren 29an eskeiniko duen kontzertua zabaltzeko eta nerabeak erakartzeko egindako bideoan. Hona hemen horren emaitza!
https://m.facebook.com/












































