abendua 18, 2025
Miren Narbaiza musikaria ikastetxean
Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren barruan, 2025eko abenduaren 15ean, Miren Narbaiza, MICE, artista, musikari eta egile eibartarraren bisita izan dugu. Bertan, bere ibilbide artistikoa zein izan den eta kantak nola sortzen dituen kontatu digu. Gure galderei erantzun egin die eta nola ez, kanta batzuk ere kantatu dizkigu. Ederki aritu gara Mirenen kontakizunak eta musika aditzen.
Mila esker Miren!!!
abendua 11, 2025
Pasa den asteazkenean, DBH 1eko Irudimen Tailerrekoak eta DBH 3Ako
ikasleak, Tabakalerako soinu-arte lantegian parte hartu
genuen. Eraikinaren eskailera nagusian, musikara eta soinura hurbiltzeko
dauden hamaika hizkuntza eta modu ikertzeko xedez sortua izan
da. Bilaketa horretan murgiltzeko, mikroa piztu eta entzuteari denbora,
xuxurlari bolumena, soinuei esanahia eta hitzari ahotsa emanda, gure
karaoke propioa egin genuen.
abendua 04, 2025
azaroa 27, 2025
azaroa 13, 2025
=> IRUDIAREN DESERAIKITZEA Plastika 2DBH
2.DBH-ko ikasleekin, irudi bat deseraikitzearen prozesuan murgildu gara
plastikako
ikasgaian. Irudi bat deseraikitzean, elementu ezberdinen azterketan
edo
analisian ari gara. Alegia, irudia nola egina izan den jakitean datza gakoa.
Ariketa honetan zehazki, oinarrizko forma
geometrikoen konposizioekin jolastu
dugu. Horretarako ikasle bakoitzak, marrazki
bizidunetako pertsonaia bat deseraiki
du lehenbizi. Irudiaren tratamendutik
lortutako piezekin, pertsonaia berri bat sortu
du
ondoren. Eta azkenik bikoteka egin dute lan.
Bi ikasleren piezak eta sormena
elkartuaz,
pertsonaia fantastiko eraiki dituzte elkarlanean.
urria 10, 2025
=> ULIA-JAIZKIBEL EZAGUTZEN
urria 09, 2025
BELDUR BARIK LAUAIZETAN
2. eta 4.mailako ikasle batzuek hartu zuten parte. Eskerrik asko guztioi!!!
uztaila 05, 2025
=> ERASMUS +
uztaila 04, 2025
=> ARDITURRIRA IRTEERA
Ekaianaren 13 eta 19an Lauaizetako lehenengo mailako ikasle eta irakasleak Arditurrira joan ginen bizikletaz. Erronka handia izan bazen ere, merezi izan zuen!
Egun ederra pasa genuen guztiok.
=>ARGAZKIAK<=
ekaina 24, 2025
=> DBH DANTZAN 2025
ekaina 23, 2025
=> 2024-25 ikasturtea. AZKEN EGUNA
=> INTXAUR KROSA 2025
ekaina 16, 2025
=> LIMOIONDOAREN ITZALPEKO KONTZERTUA 2025
ekaina 10, 2025
=> GenEroa
ekaina 09, 2025
=> ULIAN DANTZAN
Ikasturte honetan ere, Uliara joan gara ikasitako dantzak praktikan jartzera. Leku paregabean eta giro ezin hobean, goiz polita pasa genuen. Dantza egiteaz gain plastikako ikasleek marrazki batzuk egin zituzten eta Uliako historia eta istorioak ikasi genituen. Programazioan ez dago sartuta baina hamaiketako ederra ere, egin genuen...
ekaina 05, 2025
=> HISTORIAURREA
Kaixo eta ongi etorri Historiaurrearen garai zoragarriara. Bertan ikusi eta entzun ahal izango dituzue DBH1eko ikasle guztiek egindako bertso ederrak. GOZA EZAZUE!
=> BERTSOAK<=
=> GURE MUSEOA<=
maiatza 29, 2025
=> GEOPARKERA!!
Maiatzaren 28an DBH4. mailako Bio-Geoko ikasleak Zumaiara joan ziren Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzera. Algorri Interpretazio Zentroan hainbat azalpen jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bertan bizi diren izaki bizidunak aztertzera.
Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!
maiatza 28, 2025
=> EASO POLITEKNIKORA BISITA
Pasa den astean Donostiako Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bisitatzera joan ginen 4. mailako ikasleekin.Bertan honako ikasketak ematen dira: Lanbide Heziketako hasierako prestakuntza (erdi- eta goi-mailako heziketa zikloak) eta etengabeko prestakuntza (langile zein langabetuentzako ikastaroak).
Probetxuzko bisita izan zen eta ikasleak oso gustura egon ziren. Beraien lan eta ikasketa etorkizunerako informazio baliagarria eskuratu zitzaien.
Hemen bisitaren argazki batzuk:
=> KOLDO MITXELENA LITERATUR LEHIAKETA
Aurten ere, beste urteetan bezala, Lauaizeta Ikastola BHIko ikasleek Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartu dute. Kategoria ezberdinetan parte hartu dute eta olerkiak, bertsoak zein mikroipuinak sortu dituzte. Zorionez, aurten ere sarituak izan diren ikasleak izan ditugu, Zorionak guztiei!
DBH1eko Oihan Zabalak “Dana” izeneko olerkia sortu zuen.
DBH2ko Irati Suberbiolak eta Martina Zabaletak mikroipuinak idatzi zituzten, “Hasi behar da” eta “Lagun gehiago” izenekoak, hurrenez hurre.
DBH3ko Alba Arrizabalagak “Bortxaketen desgrazia” izeneko bertso sorta ederra sortu zuen “Badira hiru aste” doinua erabiliz.
maiatza 15, 2025
maiatza 12, 2025
=> MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA
.jpg)






.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)

.jpeg)






.jpg)





.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)


.jpeg)
.jpg)


